Aste bukaera honetan elurra ikusiko dugula adierazi digu David de Andresek
Gaur izan dugu berriz ere David de Andres gure meteorologoa aste bukaerako iragarpena ematen. Berak aipatu digunagatik oso posiblea da larunbat gau igande goizean elurra ikustea betiere 1000 metroren bueltan. Horrekin konformatu ez eta aste santurako tendentzietaz ere solastu zaigu zeina zantzu guztien arabera lehorra izanen den, tenperatura aldetik oraindik argi ez dagoen arren. Iragarpena: […]