Maiatzaren leheneko zubiaren eguraldia eta Almadia eta Musikaren egunaren iragarpenak David de Andresen eskutik

Maiatzaren 1eko zubiaren atarian izan dugu David de Andres gure meteorologoa jai egun hauetarako bere iragarpena eman zezan. Atentzioa jarri dugu Auzperri eta Burgiko igandeko iragarpenetan Musika eta Almadiaren egunak ospatzen baitituzte hurrenez hurren

Iragarpena:

Osteguna (Apirilak 27): Egun antizikloikoa zeinetan tenperaturak igotzen joanen diren maximoak 20 graduren bueltan kokatuko diren. Haizea mendebalde hego mendebaldekoa izanen dugu hasieran gero ipar mendebala finkatuko delarik.
Ostirala (Apirilak 28):
Egun hodeitsua izango den arren tenperaturak igo eginen dira hemen 23-24 graduren bueltan izango ditugularik. Baliteke azken orduetan garapen hodeiak agertu eta tokiko ekaitzaren bat lehertzea. Haizeari dagokionez hego eta hego-ekialdekoa izanen da nagusi.
Larunbata (Apirilak 29): 
Egun hodeitsua hau ere zeinetan tenperaturak nabarmen behera eginen duten. Ipar mendebaldeko haizeak euria ekarriko du ziurtasun gehiagorekin egunaren bigarren partean.
Igandea (Apirilak 30): Hodeiekin eta tenperaturaren jeitsierarekin jarraituko dugu ipar-mendebaldeko haizea bidelagun izanik. Eguerdi aldean eta arratsaldean posiblea litzateke euria edukitzea.
Astelehena (Maiatzak 1): Astelehen honetako lehendabiziko orduetan euria eduki ahalko genuke gutxi bada ere. Haizeak iparrera aldatuko du eta horrek tenperaturen mantentzea ekarriko du. Arratsaldetik aurrera ez da euririk espero.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu