Otsagabiako alkatetza eskuz aldatu da eta EH Bilduk erdietsi du aginte makila

Hauteskundeak izan eta urtebetera Mikel Aoizek (Otsagabia hautes zerrenda) aginte makila pasa zion EH Bilduko Carlos Gayarreri. Hala adostu zuten legegintzaldi akordio baten bueltan eta orain koalizio subiranista izanen da Otsagabia herri kandidaturaren laguntzarekin udaletxeko ardura hartuko duena. Hau aitzakitzat hartuta alkate berria den Carlos Gayarre izan dugu gaur gurean.       Carlos Gayarre […]

Bihar irekiko ditu ateak Koleto etxea, aintzinako bizimoduaren eredu eta etorkizuneko kultur-gune bilakatuta

Urte batzuk daramate Otsagabiako udaletik 20 bolondresekin batera Koleto etxea proiektua lantzen. XVIII. mendeko bi etxe hauek erosi eta prozesu parte-hartzaile baten bitartez proiektua gorpuzten joan dira, aintzineko bizimoduaren erakuslehio izan nahi duena. Horretaz aparte, bertako patioa kultur espazio bilakatuko dute udan zehar hiru kontzertu eskainiz. Proiektu berri honetaz solastu gara Otsagabiako alkatea den Mikel […]

Muskilda gurea da! Zaraitzuarren oihu ozena

Bere garaian artzapezpikutzak alderdi popularrak sustatutako legedi bat aprobetxatuz zenbait eraikin eta lur inmatrikulatu egin zituen. Horietariko bat Muskildako baseliza eta berari atxikita dauden zenbait soro leudeke. Ikerketa egin ostean zaraitzuarrek salatu egin zuten ekinaldi hau, baseliza berez herriarena dela argudiatuz. Lehen instantzian epaileek onartu bazuten ere Nafarroako Auzitegi Nagusiak orain artzapezpikutzari eman dio arrazoia. […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia, Xorroxin irratia eta Muskildako baselizaren afera

Astelehenero egiten ditugun bisitak egiten hasi dugu saioa. Bisita hauetan Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia izan ditugu eta bertatik aritu zaizkigu Haritz Pascual eta Julen Zelaieta. Ondoren, Muskildako baselizaren jabetzaren aferaz jabetzeko Otsagabiako alkatea den Mikel Aoiz-ekin egon gara.   Izenburua: Urtarrilaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko