Aurten Ezkaba eta Urepele batuko du maiatzaren 17an mendi martxa batek

Maiatzaren 17an izanen da aurten La Fuga Mendi martxa, iaz lasterketa izandakoak aurten martxa izaera hartuko duelarik. Ezkaba mendiko gotorlekua eta Urepele batuko du martxa honek eta gehienez 795 partaide izanen ditu, 1938 ihesean irtendako errepresaliatu adina partaide. Osorik edota erdia egiteko aukera izanen da eta kirola eta memoria historikoa lantzeko aukera ederra izanen da. […]

La Fuga mendi-lasterketa kirola eta oroimen historikoa lantzeko ekimenak 300 korrikalari batuko ditu Ezkabako ihesaren ibilbidean zehar

1938ko maiatzaren 22an 795 presok abiatu zuten Ezkabako Gotorlekuko ihesaldia, Europan izandako ihesaldirik handiena. Horietariko 3-4k soilik lortu zuten Urepelera iristea, besteak atxiki edota bidean erail egin zituzten. Honen omenez hainbat korrikalarik La Fuga Mendi lasterketa egitea otu zaie eta larunbata honetan burutuko da. 300 korrikalari inguru hartuko dute parte 53km-ko luzera duen ibilaldian. Hau […]