ARTOZKI XX URTE Agoitzen izanen da Artezki erakusketa eta Lurraren defentsarako eguna Artozki eta Itoitzeko hustutzeen urteurrena gogorarazteko

Artozki eta Itoitzeko hustutzeen elkarrizketa seriea amaitzeko Itoitzeko elkartasun taldean ibilitako eta Artezki erakusketaz arduratu den Peio Lusarreta izan dugu gaur gurean. 20 urte atzera eginda bera ezkutuan zen, bere buruaren gainean atxilotze agindu bat baitzegoen eta komentatu digunez Artozkiren hustutzeak zapore gazi gozoa utzi zion, gazia ez zelakoz hustutzea ekidin baina gozoa Itoitzeko urtegiaren […]

Desobedientzia zibilaz eta Itoitzeko urtegiaren kontrako borrokaz Julio Villanuevarekin solasaldia

Ostiral honetan desobedientzia zibilaren inguruko liburu baten aurkezpena izanen da Aribeko Aezkoako Etxean. Liburu hau desobedientzia bera burutzeko erreminta bat bezala izan nahi du eta “Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua” du izenburua. Aurkezpenetan desobedientzia zibila garatu duten hainbat borroka gonbidatzen dituzte eta horietako bat Itoitzeko Solidarioek burututakoak egonen liratezke. Hau dela eta, bihar Julio Villanueva […]