Sorgin-ehizaren 500. urteurrena kari hainbat ekimen izanen dira Nafar Pirinioetan

Aurten inkisizioak Pirinioan burututako sarraskiaren 500. urteurrena betetzen da, Auritzen izandako erreketen 500. urtemuga alegia. Hau ardatz hartuta Nafar Pirinioetan zehar hainbat lagun eta elkarte gaia jorratzeko aukera ikusi zuten eta haien artean elkartzen hasi ziren. Erronkaritik hasi eta Erroibarreraino izanen dira zenbait lagun sorgin-ehizaren inguruko ekitaldiak antolatzen. Lehendabiziko ekinaldia logotipoaren sorrera izanen da eta […]

Larunbatean ospatuko da Urruxkide Eguna Orontzen

Larunbatean ez ezik astean zehar , aste kulturalaren baitan zenbait ekimen antolatu dituzte ere Urruxkide Eguna berotzeko. Ekimen horiek Aitor Aranaren bi libururen (Zaraitzuera ikasliburua eta Dorian Grayren erretratua zaraitzueraz) aurkezpena izanen da asteazken honetan Orontzeko plazan. Ostiralean aldiz Nahia Hualde ezkaroztarra izanen dugu Cabala diska aurkezten. Hala ere, egun handia larunbata izanen da egun […]

Egun On, Auñamendi! Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berriak eta Aritz Ganboaren bideak

Gaurkoa Xabier Diaz Esarterekin hasi dugu, Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berrien inguruan solasten. Ondoren, larunbatean Bideak dokumentalarekin etorriko dela aitzakitzat hartuta, Patxi Gaztelumendik Aritz Ganboari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu. Izenburua: Abuztuaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zaraitzuko istorio zahar eta berriak bildu dituen liburua aurkeztuko dute Koleto etxean

Ostiral honetan arratsaldeko 19tan aurkeztuko dute Otsagabiako Koleto etxean Zaraitzuko Ipuin Zahar eta Berriak istorio bilduma. Proiektu honen egilea Xabier Diaz Esarte laguna dugu eta aspaldian hasi zen Zaraitzuko istorioak lortzen. 53 ipuin/istorio desberdin dituen liburu honek zenbait tokitan izanen da salgai 15 euroren truke. Hau guztiaz Xabier Diaz Esarterekin solastu gara gaurkoan.   Xabier […]