Zoikaztegien garrantzia ezagutu eta zientzia herritarrei gerturatzeko tailerra izanen da igandean

Puyk eta Evak Iratilur mikrokooperatiba sortu dute Aezkoa eta Auñamendi inguruan natura balioan jartzeko interbentzioak egiteko eta zientzia, biologia eta geologia jendearengana hurbiltzeko. Honen adibide da igande honetan antolatu duten zientzia tailerra. Azpegiko zoikaztegira eramanen dituzte izena ematen duten horiek zoikaztegiko hainbat azalpen eman eta bertan dagoena zientziaren bidez ikertzera. Honekin batera inguruko landarediaren eta […]

Azpegiko zoikaztegiaren inguruko artikulua ondu dute Otsagabia eta Garraldako ikasleek

Otsagabiako eta Garraldako DBH4ko zientzia ikasleek beren ikasgaia bizitu zuten irteera eta bertan ikerketa izan baitzuten Azpegiko Zoikaztegietara. 8 ikasleek ekin zioten lanari eta bertan aritu ziren neurketa desberdinak egiten eta horren ostean artikulu bat sortu. Gerora Iratiko Biosfera Erreserbaren webgunean ipiniko dute lortutako neurketekin ondutako kartela ere.   DBH4ko zientzia ikasleen artikulua Irati Irratian […]