Proiekzioa eta solasaldia antolatu dute ostirala honetarako Agoitzen, “La Loca y El Feminista” laburmetraia ardatz hartuta

Laburmetraia honen protagonista dugu Iñaki Ardanaz agoiztarra Pilar Gomezekin batera. Hau aitzakitzat hartuta ostirala honetan emanen dute “La loca y el feminista” laburmetraia, 18 urterekin arte eszenikoak ikastera Madrilera joandako Iñakiren sortze herrian. Lan ugari egin dituen arren, laburmetraia hau berezia dela gaineratu digu Iñakik berarekin izandakoo elkarrizketan. Proiekzioaren ostean solasaldia eginen dute Genero ikuspegian aditua den Nerea Aguadok lagunduta.

Proiekzioa ostirala martxoak 29an arratsaldeko 19tan izanen da Agoitzeko Kultur etxean

 

Iñaki Ardanaz Irati Irratian

Iruzkindu