Ainariak omenduko dituzte asteburuan antolatutako erronka berri baten bitartez

Apirilean izan zen Ezkabako ihesarekin lehendabiziko erronka Aurizberrin eta asteburu honetan 4. erronka izanen da kasu honetan Erronkariko bailaran, Izaban zeinetan ekimen honekin Ainariak omendu eta goraipatu nahi izan dituzte. Larunbata eta igandea kirola eta turismo jasangarria uztartu eginen dituzte erronka honen bitartez, igandean izanen delarik erronkaren muina bi ibilbide desberdin eskainiz. Berriz ere izan gara Desafio Overtrails Adventure proiektuaren garatzailea den Julian Iantzirekin eta berak ederki asko azaldu digu zer topatuko dugun asteburu honetan.

 

 

 

Informazio gehiago eta izen ematea :  Desafio Overtrail Ainariak

 

 

 

Julian Iantzi Irati Irratian

Iruzkindu