Bi sari besapean itzuli dira Tolosako Esneki feriatik Pirineki Esnekiakeko lagunak

Aurizberritik motxila bete ilusio eta produktu abiatu ziren pasa den asteburuan Pirineki Esnekiakeko lagunak Tolosako Esneki Feriara. Jada bidalia zituzten euren produktuen lagina bat lehiaketa desberdinetan parte-hartzeko. Bertan zirela jaso zuten Behi Esnedun Gazta Onduen sariketan lehen eta bigarren sariak, lehendabizikoa behi gasna eta patxakarekin eginiko saiakera bat izan zelarik, zeina Patxakarri deitu dioten.

Hau aitzakitzat harturik Aitor Zazperekin izan gara gaurkoan feriaren nondik norakoak ezagutu eta nola ez zoriontzeko. Lan handia egiten duten hainbat pertsonaren lanaren fruitua nabarmendu nahi izan du ere, sari hau ere beraientzat dela aldarrikatuz.

Euren produktuak toki askotan aurkituko dituzue Nafar pirinioetan eta hauetatik kanpo, beren esnekien ekoizpena Aurizberriko Buruzena etxean dituzuelarik.

 

 

 

 

Aitor Zazpe Irati Irratian

Iruzkindu