Egun On, Auñamendi! Iruñeko hilerrian eta Artziko indusketa lanak

Saioa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Iruñeko Hilerrian idazkia ekarri digu, bertan gertatutako hizkuntz eskubide zapalketa salatzeko. Ondoren, Artzira egin dugu salto, larunbatean indusketa lanetara bisitak antolatu baititu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Noski honen inguruan Oihane Mendizabalekin solastu gara. Izenburua: Abuztuaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aranzadi elkarteko indusketa kanpaina

Gaurkoan indusketa kanpainaren inguruan aritu gara Aranzadi Zientzia elkarteko bi kiderekin. Alde batetik, Oihane Mendizabal izan dugu kanpainaren nondik norakoak azaltzen bera Artzi eta Zalduako indusketen zuzendari lanak egiten baititu. Bestetik, Eder Martinez izan dugu Zalduako indusketa lanetan bizitakoak kontatzen. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

2021eko Indusketa kanpaina abian jarri du Aranzadi Zientzia elkarteak

Arkeologia hizpide izan dugu gaurko saioan, Aranzadi Zientzia elkarteak 2021eko Indusketa kanpaina abiarazi baitu eta zonaldean bi indusketa gune izanen baititugu. Zalduako parajeko eta Artziko baseliza inguruko indusketa lanetan zuzendari bezala ibiliko da Oihane Mendizabal eta berarekin hitz egiteko aukera ez dugu galdu. Halere ez da gonbidatu bakarra izan, Zalduako indusketetan parte hartutako Eder Martinez […]