Egunon Auñamendi! Erronkaritik Zuberoara enaren antzera, Etxahun Iruri gogoratu eta Pirritx eta Porrotxekin kantatuz Iruñean

Izugarria gaur egin dugun bidaia. Erronkari eta Zaraitzuko emakume gazteen antzera Zuberoarako bidea egin dugu, eta Ainarak.eus webdoka eta dokumentalaz mintzatu zaigu Ritxi Lizartza zine ekoizlea. Zuberoan, Etxahun Iruriri buruzko saioa izan dugu entzungai Xiberoko Botzari esker. Irulegi irratiko albisteak entzun eta Baionako Etxepare lizeoko ikasleen borrokaren berri eman digu Iurre Bidegain kazetari luzaidarrak. Iruñean […]

Rufino Iribarren Arrese Munduko mus txapelketa jokatzen Baionan

Rufino Iribarren Arrese 1961eko udan joan zen Abaurrepeatik Ameriketara, bere anaien bidea hartuta. Ia 60 urte eman ditu Kanadan eta Mexikon eta oraindik Toronton bizi da. Aezkoara heldu berri bere istorioa kontatu digu, zinez interesgarria eta atsegin handiz entzun ditugu Lopeandia etxeko semearen kontuak. Duela bi urte mundu osoko euskal etxeek jokatzen duten Mus txapelketa […]

Egunon Auñamendi! Tabakoaren kaltea eta musikaren onuren artean, bizi osasuntsu!

Medikuaren bisita izan dugu gaurkoan irratiko estudioetan, Jose Ignacio Ubau etorri da -3 urte jarraian aholkuak ematen- eta tabakoari buruz mintzatu gara batipat. Baionara jo dugu gero, Orbel taldearen doinuak ezagutu eta 1985eko irailaren 25ean Monbar hotelean GALek egin zuen atentatua ere gogoratu dugu. Izenburua: Irailaren 25eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Baionako Orbel taldea ezagutu dugu

Hegan izeneko lehen lan luzea plazaratu du Orbel taldeak, duela urtebete lan txiki bat atera ostean. Aurreko astean Miarritzeko Atabal aretoan jo, asteon Bilboko kafe antzokian arituko dira eta nazioarteko bira eginen dute datozen asteetan. Taldeko musikari Txomin Urriza aritu da Irati irratian gurekin hizketan. Orbel taldea Irati irratian