Egoera berrira egokitu behar izan da gure hurrengo gonbidatua. Aezkoako Euskara teknikaria eta gure kolaboratzailea den Idoia Zabaltza dugu, Agoitzetik irten ezinik dugula. Berarekin errepasatu ditugu euskarazko azken berriak. Esate baterako Pirinioko II. mikroipuin lehiaketaren ebazpenaz aritu gara. Bertan hauexek izan dira garaile:
Helduak
-Lierni Rekondo Vilaron , Biluztea lanarekin
Euskara ikasleak:
-Agoizko euskaltegiko B2 mailako ikasleak, Gureak egin du lanarekin
Bi kategoriak batuta 34 lan aurkeztu dira eta Idoiaren esanetan oso pozik daude parte hartzearekin.
Bestetik aipatu digunagatik, egoera berriak bultzatuta urteroko udako dinamikak bertan behera uztea erabaki da.
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.