Gamesa EZ ITXI gaueko martxa egin dute langileek

Gaur goizaldeko 3tan irten dira 60 langile inguru Agoitzeko lantegitik Iruñera buruz. Bertan izan gara euren testigantza jasotzen. Egoera zaila bizi dutela adierazi diguten arren gizarteak ematen dien sustengua makulu bikaina dela bidea egiteko aipatu digute. 10ak pasata iritsi dira Parlamentu aurrera eta bertan kontzentrazio egiten mantendu dira.

Gaur Uztailak 23 arratsaldeko 19:00tan asanblada informatiboa eta mosaikoa eginen dute. Larunbatean ordu berean Irati Bizirik herri plataforma deitutako manifestazioa izanen da.

Sinadurei dagokionean presentzialki 10000 sinaduretik goiti batu dituzte eta internet bidez beste 5000 inguru, sinatzeko aukera duzue hemen: http://chng.it/DV9mFxLv

Gamesako langileak Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu