Zahar egoitzetako langileak borrokan euren lanen duintasunaren defentsan

Pandemia garaian ezinbestekoak zirela ohartu ginen, euren lana txalotu zen eta behar zen bezala baloratu. Hala ere, beren lana ez da batere duina ez baitute tokiko lan hitzarmenik eta are gutxiago zenbait eskubiderik. Lan hitzarmen propio bat edukitzeko borrokan diraute zahar etxeetako langileak euren profesionalizazioa eta duintzea aldarrikatuz. Zerbitzu minimoak direla eta euren greba eskubidea […]

Egun On, Auñamendi! Murga ETB1en, Gamesa Ez itxi testigantzak eta Hiriburun euskaraz ikasteko eskubidea

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu, Murga Sailburuak eta ETB1 hizpide izan ditu bere hitzartzean. Ondoren, Agoitzeko Siemens Gamesako langileen testigantzak izan ditugu, oinez jan baitira Iruñera. Bukatzeko,  Naiz irratiko lagunek Alain Hiriart Hiriburuko auzapezari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Gamesa EZ ITXI gaueko martxa egin dute langileek

Gaur goizaldeko 3tan irten dira 60 langile inguru Agoitzeko lantegitik Iruñera buruz. Bertan izan gara euren testigantza jasotzen. Egoera zaila bizi dutela adierazi diguten arren gizarteak ematen dien sustengua makulu bikaina dela bidea egiteko aipatu digute. 10ak pasata iritsi dira Parlamentu aurrera eta bertan kontzentrazio egiten mantendu dira. Gaur Uztailak 23 arratsaldeko 19:00tan asanblada informatiboa […]