Mikel Zabalza gogoan 35 urteren ostean

Ostiralean izan ginen Lohizune Amatriarekin, Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kidea eta Mikel Zabalzaren ilobarekin, aurten 35 urte bete izan direlarik Mikel Guardia zibilak atxilotu zuela. 20 egunen buruan bere gorpua agertu zen Bidasoako uretan. Urte asko dira, baina urtero-urtero eskaera berberarekin, egia ,justizia eta erreparazioarena alegia. Aurten bi ekitaldi antolatu zituzten larunbata eta igandean.

Larunbatean, ekitaldi itxia, hunkigarria, bertan olerkiak, dantza, musika eta mezu argia. 35 urte eta gero egi ofiziala eta egia aldenduta direla aldarrikatu eta egia gailentzea eskatu zuten.

Igandean aldiz lore eskaintza herritarra egin zen Orbaitzetako Arma Olan. Ehundaka lagun pasa ziren bertatik familiari bere sustengua adierazteko. Goizaldean, hainbat lagunek Orbaitzetako ubidetik Mikel Zabalza Gogoan pankarta erraldoia eskegi zuten.

Lohizune Amatria Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu