Gaur ostiralean Nafarroako ipar mendebaldean izandako euri jasen inguruan solastu gara David de Andres meteorologoarekin. Honen ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena zein de azaldu digu.
Iragarpena:
Astelehena (Maiatzak 22): Egun hasiera hodeitsuak ostarteei emanen die bide. Ipar haizea finkatuta jarraituko du eta oro har tenperaturek gora eginen dute.
Asteartea (Maiatzak 23): Ostarteekin esnatuko gara eta eguna aurrera joan ahala hasiko dira hodeiak garatzen. Hodei hauek baliteke egunaren azken orduetan ekaitz hodei bilakatu eta euriak botatzea oso nabarmenak izango ez diren arren. Tenperaturak gora eginen dute eta haizea iparraldekoa izaten jarraituko du.
Asteazkena (Maiatzak 24): Astearteko tankera bereko eguna izanen da eguraldia , haizea eta tenperaturen irizpideak aintzat hartzen baditugu. Halere egunaren amaieran probabilitate gutxiago daude euria botatzeko.
David de Andres Irati irratian