Pirinioko Mahaiak alderdi politikoei gogorarazi die Pirinioetako Planarekin aho batez hartutako konpromisoa

Gaur helarazitako prentsa oharrean Pirinioko Mahaiak Nafar Parlamentuko alderdiei gogoratu die garaian Pirinioarekiko aho batez lortutako konpromisoa eta beraien arteko negoziazio saioetan “Pirinioetarako 5 minutu” eskakizuna ez dadin trukagarria izan.

Burututako bilkuran ere eskatu diote Nafarroako Gobernuari ahalik eta lasterren eratu dezan euren organigrama eta parlamentuan berezko batzordea sortzea ahal bezain pronto lanean hasteko, despopulazioaren arriskua bizirik darraielako.

Bidalitako oharrean ere, ezinbestekotzat jo dute aurreko legealdian eratutako Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia bertatik egindako lana beharrezkoa izan baita egoera iraultzen saiatzeko.

NOTA-MESA-DEL-PIRINEO-julio23

Iruzkindu