Astelehenean Leire Remiro Esnoz Erroibarko alkatea izan genuen kontua behar bezala azaltzen, berak esan zigun ostegunean bilkura izanen zutela. Hala izan zen, atzokoan bildu ziren Pirinioko Mahaia eta Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusia den Jesus Mari Rodriguez. Hori aitzaki hartuta gaur azken bilera honen inguruan Karlos Bueno Reka Aezkoako Batzarreko lehendakaria izan dugu gurean. Berak aipatu bezala, bilkura tonu zuzenean eman zen eta bertan eman zizkieten azalpenak, hala ere, berak aipatu digu ko-gobernantzaren bi ikuspegi diferente nabarmendu ziren bertan. Hori dela eta Pirinioko Mahaiak mantendu eginen du uztailaren 3an Jaurrietan arratsaldeko 19:00tan izanen den Asanblada.
Karlos Bueno Reka Irati Irratian