7. edizioa izanen da aurtengoa eta Urzainkiko xeien igandeei bizipoza eman nahiean sortutako Neskak Jaialdia erabat errotuta eta sona hartuta topatzen dugu gaur egun. Emakumeek eratutako edota emakumeek zuzendutako taldeei protagonismoa ematea dute helburu eta hasieratik hala aritu dira. Aurten Anna Dukke eta Noa and The Helldrinkers taldeak arituko dira taula gainean bertaratutakoen gozamenerako. Musika ez ezik, kontzertuen aurretik “a 20 pasos de la fama” hainbat taldeetako koristen inguruko dokumentala proiektatuko dute bertan. Hau guztiaz solastu gara antolaketa lanetan dabilen Sergio Garaterekin.
Sergio Garate Irati Irratian
Igandean izanen denaren aurrerapena: