Reggea Fever Irratsaioak aurten betetzen ditu hamabost denboraldi uhinetan. Zangozan du bere sorterria irratsaioak eta honen sorreraren errudunarekin solastu gara gaur goizean luzez, Eneko edo baita Naken bezala ezagutzen dugun esataria eta irakaslea. Irratsaioaren sorreraz, honen bilakaeraz eta urte hauetan zehar bizi dituen aldaketetaz ere solastu gara Nakenekin. Eta nola ez, hurrengo larunbatean ospatuko duten egitarauaz. Alegia, “The Pioneers” taldea ekartzea lortu dute irratsaioaren ospakizunerako. Urteurrena Bilbon ospatuko dute arratsalde eta gau osoko egitarauarekin, jamaikar taldearen kontzertua eguneko momenturik nagusiena izanik. Aurretik eta ondotik, binilo jartzaileak izanen dira giroa berotzen eta kontzertua eta gero festa giroa jarraitzen. Solasaldia bitartean musika entzuteko aukera izan dugu ere, hala nola, Euskal Herrian oso famatua dugun jamaikarren kanta bat “Time Hard” Hertzainak taldeak euskaratu zutena “Egunero” izenarekin. Agurtzeko Enekok beste kanta bat eskeini digu.
Naken (Reggae Fever) Irati Irratian