Lan handia egiten dute Otsagabiako Natur Interpretazio Zentrokoek. Irteerak, tailerrak,… eta urteroko Ingurumen Zine Zikloa. Zubi forala iritsita aurten ere animatu dira zine zikloa antolatzera eta proposamen interesgarriak dakarzkigute.
Lehena, abenduaren 5ean 18:00etan “Mujeres de viento, tierra y ganado” izanen dugu Otsagabiako NIZeko egoitzan. Bigarrena, estreinaldi bat da, bertako zuzendaria den Luzia Ezkerrek ekoitzitako Uxina Laburmetraia proiektatuko dute ordu berean abenduaren 6an Ezkarozeko Juntetxean. Bukatzeko, abenduaren 7an Killian Jorneten “In to the (Un)Known” dokumentala izanen da zikloa ixten, arratsaldeko 18:00etan ere Otsagabiako NIZeko egoitzan.
Honen inguruan aritu gara bertako kidea den Patri Alberdirekin.
Patri Alberdi Irati Irratian