Ukerdi film festival asteburu honetan Izaban

6 urte daramatzate Zinema eta Mendia uztartzen Izaban. Lan handia egiten duten mendiarekin zerikusia dituzten filmak ekartzen eta egitarau oparoa prestatzen. Aurtengoa ez da nolanahikoa eta nazioarteko ospea lortu duten lanak ere ikusgai izanen dira bertan. Hori arratsaldez, baina goizetan Nive gidariak hainbat ateraldi antolatu dituzte mendizaletasunari bide emateko. Hau guztiaz bertako kidea den Patriciarekin […]

Egun on, Auñamendi! Zaldibarko luizia Hala Bedin, Erronkariko kronika eta estreinaldiak

Gaurko saioa Hala Bediko lagunek eginiko elkarrizketa batekin hasi dugu, Eitzaga auzoko( Zaldibar) bizilaguna den Oskar Moralesekin eginikoa, luiziaren ingurukoak lehen eskutik jasotzeko. Ondoren, Julian Gabas izan dugu Erronkariko kronika pasatzen. Bukatzeko, zine estreinaldiak ekarri ditugu gogora Izenburua: Otsailaren 14ko saioa Iraupena: 3:25 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zinelur, elikadura eta nekazaritza lantzen dituen zinemaldia Iruñean

Zinelur elikadura eta nekazaritzari buruzko dokumentalak lantzeko zinemaldia da, gaur hasi eta hiru egunez Iruñean Nafarroako filmotekan eskainiko dutena. Guk Juanma Intxaurrandieta elkarrizketatu dugu Intia Reyno Gourmeteko arduraduna. Elkarrizketa entzuteko.

Elkarrekin/Together dokumentalari buruz Itziar Garcia Zubirirekin

Euskal arrantzaleak eta Ameriketako natiboak elkarrekin harremanetan jarri zituen balearen arrantzak. Euskal arkeologoak bertara egindako bidaia eta ikerketa kontatzen du Elkarrekin / Together filmak. Eta horri buruz hizketan hasi gara Itziar Garcia Zubiri ekoizlearekin. Elkarrizketa aberatsa zinemaz eta emakumeen lanaz aritzeko. Itziar Garcia Zubiri Irati irratian.