1936ko altxamenduak eragindako biktimak gogora ekartzen ditu 3526* erakusketak

Iruñeko Kondestable jauregian izanen da igandea bitarte 3526* erakusketa. Angel Sanchez Garroren argazkiak ageri dira bertan zeina erakutsi nahi izan duen 1936ko altxamenduaren ondorioz eraildako lagunen hilobiak. 3526 dira momentu honetan dauden biktima ofizialen kopurua eta asteriskoa ezarri dio, litekeelakoz zenbaki hori txiki geratzea. Nafarroa fronterik gabeko lurraldea izateko 250 hilobi inguru ditu zeinetatik 39 aukeratu dituen Angelek beren istorioa kontatzeko. Hilobi hauetan 671 gorpuzkin azaldu dira eta Nafarroako eskualde desberdinetan dira. Erakusketaren gehigarri gisa, argazki bakoitzarekin testu bat eta Qr kode bat ezarri dute Oroibidea webgunera bideratzen zaituena, bertan informazio osagarria agertzen delarik.

Erakusketa aitzakitzat hartuta Angel Sanchez Garro izan dugu gaur gurean erakusketa bera azaltzen.

 

Informazio gehiago : Oroibidea webgunea

  

Angel Sanchez Garro Irati Irratian

Iruzkindu