Martin Gamboak Luzaide Arnegin kokatutako mugalari baten inguruko eleberria kaleratu du

“Perro Pastor” lehen eleberria kaleratu ostean jasotako babesak bultzatu zuen bigarren hau kaleratzera. Ideia urrunagotik datorkio 2015ean Aylan umearen irudiak bihotza uzkurtu eta mugen inguruko eleberri bat egitea otu zitzaion. Bigarren Mundu Gerran kokatuta Luzaide eta Arnegiko herrietan “Ixila El mugalari” bertako mugalari baten bibentziak agertzen dizkigu. Eleberria gazteleraz edo jatorrizko bertsioan dugu bi ataletan eta garaiko Luzaide eta Arnegira garamatza. 

Auñamendi aldea ederki asko ezagutu eta maite duen laguna dugu Martin Gamboa eta duela bi aste izan zen Luzaiden aurkezpena egiten. Bertan 55 lagun batu ziren eleberriaren nondik norakoak ezagutzeko. Gaur gurean izan dugu eleberria aurkezten.

 

Martin Gamboa Irati Irratian

Iruzkindu