Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Nerabezaroa eta pantailak bigarren partea

Aurrekoan hasitako haritik jarraitu egin dugu gaurko kolaborazioan, nerabeek eta euren pantailen erabileren inguruan solasean. Aurrekoan pantailak eman aurretik hausnartu beharrekoak izan genituen hizpide. Gaur aldiz, pantaila horien erabilerak nola neurtu eta nola zaindu izan dugu hizketagai. Arriskuetaz ari garenean Mirenek aipatu digun moduan Big Tech Little Victim ongi ondorioztatzen du nola dauden teknologia berri horiek adikzioa lortzeko nerabeengan.

Aipatu izan dugu pantailak mundu oso bat irekitzen dutela, bere aukera eta bere arriskuekin eta gure nerabeekin pantailarik gabeko solasaldi lasaiak edukitzea da gakoa eta horiek pantailek dakarzkiten arriskuetan arreta jartzeko oinarriak emateko baliatu behar da.

Hau guztia landu dugu Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua den hezitzailearekin gaurkoan.

Solastu ez ezik zenbait baliabide ere eman dizkigu. Gaia mahai gainean jarri eta honen inguruan lanketa egiteko ETBko “Generación Click” dokumentala eta Jon Illescasen liburua “Educación tóxica” gomendatu dizkigu. Pantailen adikzioak detektatzeko edota erabilerak neurtzeko ere berak garatutako “Parental alerta adicción a las pantallas” erreminta duela jakinarazi digu, zeina berarekin kontaktuan jarrita eskuragarri egongo litzatekeen.

Noski , ez ahaztu Miren Ciaren webgunean duzue informazioa eta kontsultak egiteko aukera

 

Miren Cia Urrutia Irati Irratian

Iruzkindu