Nazien sarraski makinaria azaleratzen duen liburuaren aurkezpena ostirala honetan Auritzen

Xabier Irujok 20 urte eman ditu aurkeztuko duen “La mecánica del exterminio” ikerketa liburua ontzen. Kostata bertan agertzen diren kontuak ez baitira gozoak kontatzeko baina are gutxiago infernu horretatik pasa diren ahaideak dituzunean. Naziek eguneko 13000 lagun erailtzera iritsi ziren euren heriotzaren industriarekin eta hori bera izan du ikergai Xabier Irujok. Liburua aurkeztuko du ostirala […]

Igandean ospatuko da Neskak Blues Rock jaialdiaren bederatzigarren edizioa

Urzainkiko jaien igandeari beste ikuspegi edo aukera batzuk jorratzeko asmoz sortu zen Neskak Blues Rock jaialdia. Bestetik, emakumezkoen presentzia nabarmendu eta promozionatzea du helburu jaialdi honek eta iada 9. edizioa du aurtengoa. Ohikoa ez den musika eskaintza egiten da bertan eta aurten ere sona handiko artistak izanen dira Urzainkiko oholtza gainean. Granadatik etorritako Angela Hoodoo […]

Urmugak bi ekitaldi eginen ditu gaur Otsagabian eta Orbaizetan

Uztailaren 10ean abiatu zen Urmuga ekimenak gaur geldialdi berezia eginen du Otsagabian eta Orbaizetan. 15:30tan Et Incarnatus orkestrak eta Donostiko Orfeoiak kontzertua eskainiko dute Muskildako baselizan. Horren ondotik, Et Incarnatus hirukoteak (Oroimen Ensemble) Orbaizetako Kultur Olan Nerea Pedraz olerkigileak lagundurik emankizuna edukiko dute arratsaldeko 18:30tan. Bertan emakume konpositore zenbait lan ekarriko dituztela komentatu digute. Bereziak […]

Thayaba taldeak kontzertuak eskainiko ditu Auritzen eta Otsagabian

Bi artista handi batu dira proiektu berri bat garatzeko, Thayaba, kubatar indigenen hitza, kolpe sendoa esan nahi duela. Jorge Sanchezen sorkuntzei kolpe elektrikoa eman dio Txuma Flamariquek. Beste bi lagunekin sortu dute talde berria. Gogo handiekin hartu dute apirilean Atarrabian estreinatu zuten bide berri hau eta are gogotsuago datoz guregana. Honen inguruan aritu zaizkigu gaurkoan […]

Asteburu luzeko tenperatura freskoak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu luze eta gora-beheratsua izan dugu arlo meteorologikoan, tenperatura freskoak, euri apur bat eta guzti hori errepasatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasiera honetarako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Ainhoa Elizalde eta Josetxo Ubau: “Argi genuen Pirinioan bizi eta lan egin nahi genuela eta Xortaren aukera atera zitzaigun”

Oraingo Ofizio eta Afizio saioak Burgira eraman gaitu, bertako poligonoan dagoen Xorta Garagardaua ekoizten den gunera. Bertan dihardute lanean Jox Ubau eta Ainhoa Elizalde, zeinak betidanik argi eduki dute Pirinioetan lan eta bizi nahi zutela. Beraiekin une goxo bat partekatzeko aukera izan dugu baita Pirinioetan ekintzailetza bat burutzeak zer dakarren hausnartu ere. Topa asko geratzen […]

Ache Pa Ti taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Auritzen

20 urte daramazkite taula gainean Ache Pa Ti taldekoak. Latin Jazz musika estiloko kantuekin hasi baziren ere gerora hainbat euskal abestien moldaketak egiten hasi ziren. Hari horretatik tiraka bi lan ondu dituzte eta Nafarroan zein Gipuzkoan kontzertu asko emandako taldea dugu 20 urte hauetan. Larunbatean Auritzen izanen dira kontzertua eskaintzen eta hau aitzakitzat hartuta bertako […]

Zalduako indusketa lanen jardunaldi irekiak larunbata honetan Auritzen

Urtero lez Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean bolondres talde bat aritu da Zalduko indusketa gunean lanean. Uztailaren 7an hasi zuten jarduna eta hiru aste emanen dituzte termetako eraikina azaleratzen. Honi amaiera emanen zaio larunbata honetan izanen diren jardunaldi irekiekin. Atearen hipotesia berrestea eta eraikinaren gela zenbait irekitzea ekarri dute aurtengo lanek. Donazaharren eginiko eraztun baten aurkikuntzak […]