Heriotza eta bizitzaren arteko hari finean bidea egiten

Gure hurrengo gonbidatua berez mediku dugu Arrasateko Ospitaleko Zaintza Aringarrietako unitatean, baina baditu jada zuzendutako hiru dokumental, zeinetan dolua, oroimena, bizitza eta heriotza lantzen duen. Gonbidatu hau Iñaki Peña dugu eta Mendian Hil Hirian hil dokumentalaren proiekzioa aitzakitzat hartuz berarekin solasteko parada hartu dugu. Larunbat honetan (Martxoak 12) arratsaldeko 19tan izanen dugu Ezkarozeko Ibarreko etxean […]

Pirimakume logoa

Emakumearen egunaren balorazio positiboa egiten du Pirimakume emakume sareak

Martxoaren 8a pasa da baina bertan agertarazitako eskakizunak darraite. Zaintzak partekatu eta sistema publiko baten pean egin beharra zein Pirinioetan berdintasun teknikarien beharra izan ziren nagusi, ahaztu gabe soldata arrakalak, indarkeria matxista eta beste arazo nabarmen. Horien guztien inguruan Pirimakume emakume sareko Itziar Senberoiz eta Nere Ubau izan ditugu gaurkoan. Haiek aipatu bezala geroz eta […]

Valle de Odieta enpresak kasaziora deitu ditu zenbait eragile

Kaparrotzuko makro-ustiategiaren jabe den Valle de Odieta enpresak bere garaian Nafar Parlamentuan euren jokamoldea salatzen duen informea aurkeztutako zenbait eragile deitu ditu kasaziora. Horietako eragile bat Sustrai Erakuntza dugu eta honen inguruan Pablo Lorenterekin aritu gara gaurkoan. Honen aurrean gizartearen babesa eske kanpaina bat abiatu dute eta honetaz ere solastu gara. Babesa adierazi nahi ezkero […]

Pandemia eta konfinamendua Agoitzeko zenbait emakumeren ikuspegitik

Martxoaren 8a eta Emakumearen hilabetearen baitan ekimen berezi bat eraman dute aurrera Agoitzen. Idazkera kreatibotik sortutako hainbat emakume desberdinen errelatoak batu dituzte zeinetan euren pandemia garaiko eta konfinamenduko bizipenak eta sentsatzioak biltzen diren. Hau kudeatze lanetan aritu da Karekin Kulturako Kati Leatxe eta gaurkoan izan gara honetaz berarekin solasean. Bihar (Martxoak 11) arratsaldeko 18:30tan Kultur […]

Ekimenez beterik dator Agoitzen Emakumearen egunerako egitaraua

Martxoaren 8a helduta Emakumearen egunaren inguruko ekitaldiek eztanda egiten dute. Aurten ere Agoitzen zenbait ekimen antolatu dituzte martxoa osoan zehar eta guzti hauetaz solasten egon gara Maite Fernandez zinegotziarekin. Deia luzatu die entzuleei bertan parte hartu dezaten eta berdintasunerantz pausuak ematen jarrai dezaten.   Maite Fernandez Irati irratian

Komunitatearen indarraz Erronkaribarko altxor naturalak ezagutarazten

Zazpitan zazpi du proiektu honek izena eta hainbat eragileren erkarlanaz atera da aurrera, besteak beste Erronkariko eskola, institutu, Natur interpretazio zentroa eta hainbat familia eta lagunen arteko lanaz. Ibarreko zuhaitz edota leku esanguratsuenen aurkikuntza eta ezagutarazpena dute helburu eta horretan dabiltza. Proiektuaren nondik norakoak bertan parte-hartzen dabilen Mikel Belaskoren partetik jaso ditugu gaurkoan.   Mikel […]

Natura eta osasunaren arteko erlazioa aztergai

Basoak sendatzen gaituzte? Euren buruari egin izan ohi diogun galdera da eta oso errotuta dagoen ustea da hala dela, naturak eta bereziki basoek sendatzen gaituztela. Honen ingurukoak hitzaldi baten bitartez landuko dute Otsagabiako Natur Interpretazio zentrokoek, Juan Goñi natur gidaren laguntzarekin. Honen inguruan azken honekin solastu gara. Juan Goñi Irati irratian

Hazidun liburutegiak

Gaur Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agos liburuzain eta artzainarekin egotera. Bertatik egitasmo berri bat ekarri dugu zeina Auzperriko liburutegian izanen dugun hemendik aurrera. Hazidun liburutegiak egitasmoa litzateke Nafarroan 25 bat liburutegik parte hartuko duten ekimena izanik.   Mari Mar Agos Irati irratian

Erabakitze eskubideari bidea emanen diete uztailaren 2an Pirinioak argiztatuz

Pirinioetako bidea deritzon ekimena jarriko dute martxan datorren uztailaren 2an. Ekimena Gure Eskuk, ANC, Omnium Cultural eta FEEC elkarteek abiatuko dute nazioen erabakitze eskubidearen aldeko aldarria agertzeko. Zita hau kontutan hartuta aurkezpena eginen dute bihar Garraldako Etxabarrengoan eta honetaz solasteko Gure Esku Dago ekimeneko Jexux Olaziregi izan dugu gurean.   Jexux Olaziregi Irati irratian