Xavi Mañez: “Nire bizi proiektua garatzeko eta kolektiboari ekarpena egiteko toki ezinhobera etorri naizela uste dut”

Mallorka aldetik etorri berri zaigu Xavi, gogotsu bere bizi proiektua gurean garatzera eta baita arlo kolektiboan euren ekarpena egin nahiean. Izatez hargina dugu eta bere lana burutzeko toki edo borda baten bila dabil baita etxe baten bila ere. Bere etorrera gauzatzeko bidelagun izan ditu Cederna-Garalur eta Gupirinioko lagunak eta gaurkoan gurean izan da bere burua […]

Pirinioko Mahaiak uztailaren 3ko deialdia mantendu eginen du Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusiarekin bildu eta gero

Astelehenean Leire Remiro Esnoz Erroibarko alkatea izan genuen kontua behar bezala azaltzen, berak esan zigun ostegunean bilkura izanen zutela. Hala izan zen, atzokoan bildu ziren Pirinioko Mahaia eta Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusia den Jesus Mari Rodriguez. Hori aitzaki hartuta gaur azken bilera honen inguruan Karlos Bueno Reka Aezkoako Batzarreko lehendakaria izan dugu gurean. […]

Egunotako ekaitzak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Udaberri interesgarria izan da meteorologia ikuspegitik, bizia, aldaketa askokoa eta hori bera gustoko du David de Andresek. Aste hasierako ekaitzak izan ditugu hizketagai baita asteburuan izanen den eguraldi iragarpena ere.        David de Andres Irati irratian

Zonaldeko haurren begirada eta ahotsa barnebiltzera dator HaurHitz erakusketa

Gonzalo Santoma argazkilari eta artista dugu erakusketa honen bultzatzailea, zeina pasa den astean mezua zabaldu zuen zonaldeko haurrek euren txoko edo lekurik gogokoenaren argazki bat egin eta berari bidaltzeko eskatuz hitz bat atxikituz. Berak Auritz eta zonaldeari egin nahi dion omenaldia litzateke, txiki-txikitatik erlazio estua baitauka zonalearekin. Parte-hartu nahi dutenek badute argazkia emailez bidaltzea gonsanwar@gmail.com […]

Jantziak eta identitatea lantzen duen erakusketa ikusgai izanen da Julian Gayarre museoan abenduaren 15a bitarte

Nafarroako Gobernuak Kultur Kontseilaritzaren bitartez eta Cultur-Izan programaren baitan jantzien eta identitatearen gakoak azalerazten dituen erakusketa bat antolatu du, Julio Caro Barojaren azken donazioetatik eratorriko ideia bat izanik. Janzkera horiek kanpotik nola ikusi diren erakustea da helburua, batez ere identitate hori nola sortzen joan den janzkera horien bitartez. Bertan, jantziak, marrazkiak, argazkiak ,… denetarik ikus […]

Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren egoera larriaz ohartarazi du prentsa ohar baten bidez

Pasa den ostiralean kaleratutako prentsa oharrean Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren garapenean suertatutako azken erabakien berri eman eta plana beraren egoeraren inguruan bere kezka plazaratu zuen. Izan ere, Pirinioko plana hasieratik laguntzen zituzten bi langile kargugabetu zituen Toki Administrazioa eta Despopulazioa zuzendaritza nagusiak inolako kontrasterik egin gabe. Nabaria zen hala ere, azken garaietan plana bera garatzeko […]

Palestina eta frankismoko esklabuak izanen dituzte gogoan larunbatean Igari eta Bidankoze arteko omenaldian

Memoriaren Bideak elkarteak urtero lez frankismoko esklabuei omenaldia antolatu du larunbata honetan Igari eta Bidankoze arteko mendatean. Urtero bezala aurten ere esklabuekin batera Palestinar gatazkari emanen diote hitza Yala Nafarroa elkartea gonbidatu dute Palestinarrei eginiko omenaldi gisara. 20 urtez aritu dira Memoriaren Bideak elkartekoek memoria hau berreskuratzen eta hasiera bakartia izan zuten arren aurrerapauso nabarmenak […]

Sahara liburuaren aurkezpena, udako ordutegia eta oporraldia Aurizberriko Liburutegian

Burutu egin zen pasa den ostiralean Sahara Herri Bat Erresistentzian liburuaren aurkezpena. Bertan Kristina Berasainek Sahararen historia eta erresistentziaren berri eman zien bertaratu ziren lagunei. Horrekin hasi da gaurko kolaborazioa Mari Mar Agosek, gerora udako ordutegiaren gogorarazpena egin eta uztailaren 3tik 19ra oporraldia izanen duela gehitzeko. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Asteko ekaitzaldiak eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andres (@Noainmeteo) lagunaren eskutik

Aste ekaitztsua eduki dugu batez ere astearte arratsaldetik hasita goi geruzetako aire hotzeko boltsa batek hala eraginda. Hau errepasatu dugu gure meteorologia aditua den David de Andres lagunarekin baita astebururako izanen den iragarpena jaso ere.        David de Andres Irati irratian