Hondakinen kudeaketa aztergai Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin

Atzokoan eman zuten aditzera beraien lan berria, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Nafarroa antza beti izan da hondakinen kudeaketaren aitzindari, baina ikerketa honek gauzak argi eta garbi utzi ditu. Honen inguruan Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin izan gara gaur solasean. Ikerketa osoa(PDFan): Hondakinen Ikerketa(gazteleraz)   Pablo Lorente Irati irratian

Loizuko gizonaren inguruko hitzaldia eta ekimen berriak

Ostegunetan bi astetan behin ohikoa dugu Auzperriko liburutegira bisita egitea. Gaurkoan hala izan da eta hantxe topatu dugu Mari Mar Agos gure laguna. Lehendabizi Loizuko gizonaren inguruko hitzaldiaren arrakasta nabarmendu digu. Ondoren, ekimenak pixkanaka-pixkanaka egiten joango direla komentatu digu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Agroekologiaren inguruko ikastaro batekin datorkigu Agotzenea Ekohezkuntza guneak

Interesa handiz jarraitzen dugu proiektu honen garapena hasier hasieratik. Esteribarren egokituta dagoen Agotzenea ekohezkuntza guneaz ari gara. Ekainaren 14 tik 16ra bitarte agroekologiaren inguruko ikastaro bat antolatu dute Gasteizko Sustraiak Habitat Design-eko lagunekin. Honen inguruan solasteko Agotzeneako kidea den Urtzi Arrietarekin izan gara gaurkoan. Izen ematea eta informazioa: info@etxeko.org / 616458356 / 638191329   Urtzi […]

ETAren historia ikuspegi literario eta intimo batetik eginda

Hori da ondorioztatu daitekeena Arroz Urez liburua irakurrita. Gaurkoan igandean izanen den liburuaren aurkezpena aprobetxatuz liburuaren idazlea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin izan gara. Berarekin nolakoak izan diren liburu honen hastapenak eta zergatiak errepasatu ditugu. LIburuan kointzidentziak eta kasualitateen bidez ETA erakundearen historiaren errepaso intimo eta literario bat egiten du idazleak. Aurkezpena datorren igandean izanen […]

Salbuespen politikari aurre egiteko mendietara igoerak

Sarek deituta larunbat honetan 650 tontor igoko dituzte Euskal Herri osoan zehar. 1500 lagunek eman dute izena bertan parte hartzeko. Erronka handia den heinean ilusioz topatu dugu Sare Herritarrako kidea den Mikel Mundiñano Zato. Izan Bidea dinamikaren errepasoa egin dugu ere zeina milioi bat kilometro pasa daramatza euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan. Larunbataren zain […]

Garapen jasanezinari aurre egiteko Haize Berriak

Aerosorgailu ugaritze jasanezinaren kontrako mugimendu bezala hainbat plataforma sortu ziren bailara ezberdinetan. Plataforma guzti horiek Haize Berriak plataforma sortu eta hainbat mendi martxa antolatu dituzte maiatza ekaina bitartean. Honen inguruan solasteko gaurkoan Haize Berriak dinamikako Fermin Ilarregi izan dugu gurean. Fermin Ilarregi Irati irratian

Maiatzeko Mendixut arakatzen

Gure hurengo gonbidatuak aipatu digu tokiko komunikabideetarako ez direla garai onenak, besteak beste tokiko agenda eta negozioetatik elikatzen delako eta pandemiaren eraginez ezin izan da modu normal batean ezer garatzerik izan. Gaurkoan, Mendixuteko Rita Labiano izan dugu hilabete honetako aldizkariari errepasoa ematen. Rita Labiano Irati irratian

Azoka batek emanen dio hasiera Kultur Burgi 2021 egitasmoari

Burgiko herritarrei kolaborazio eskakizun batekin hasi zen Kultur Burgi egitasmoa forma hartzen. Udaletik sortutako iniziatibak hainbat lagunen proposamenak artatu zituen. Hauei forma eman eta programazioa osatu zuten, zeina lehen hitzordua maiatzaren 1ean izanen den Napar Bideak elkartearekin batera antolatutako azoka izanen duen. Hori gutxi balitz arratsaldeko 19etan Ekilibrio dokumentalaren proiekzioa burutuko dute Burgiko udaletxeko aretoan.Honetaz […]

Berdinen arteko jazarpena identifikatu, landu eta salatzea guztion ardura da

Gaurko saioan Berdinen arteko Jazarpena edo Bullying-a izan dugu mintzagai Pili Miqueo psikologian doktorearekin. Berarekin batera errepasatu ditugu jazarpen mota honen nondik norakoak eta azpimarratu indarkeria mota hau beste guztiak bezalaxe identifikatu, landu eta salatzearen beharra. Honetarako bi tailer antolatu ditu Auñamendi Mankomunitatearekin batera datorren maiatzaren 5a eta 12an. Izen ematea zabalik da hezitzailea@mssaunamendi.org -era […]