Xantiren #Auzolotsak, 55. atala: Maletako makila
Itzuli da Xanti Begiristain bere auzolotsekin. Gaurkoan zinegotzi garaian Yolanda Barcinarekin izandako solasaldia ekarri du gogora maletan daraman makila dela eta. Xanti Begiristain Irati Irratian:
Itzuli da Xanti Begiristain bere auzolotsekin. Gaurkoan zinegotzi garaian Yolanda Barcinarekin izandako solasaldia ekarri du gogora maletan daraman makila dela eta. Xanti Begiristain Irati Irratian:
Maiatza heldu da eta Julian Gayarre musika eskolan ikasturte amaiera honetan datorren ikasturtera jarri zaizkigu begira. Aurki hasiko da matrikulazio kanpaina eta horretarako zenbait deialdi antolatu dituzte tartean hitzaldi bat eta instrumentu erronda bat sartzear dauden horiei begira. Hori gutxi balitz jada instrumentu edo kantua ikasten dauden horiekin egitarau oparoa landu dute ikasturte amaiera honetarako. […]
Garaian Valentziatik etorritako hainbat lagunek euren gantxero edota barrankeadore lanekin ahalbidetzen zutela Iratiko basoko egurrak Longidako zerrategira bidaiatzea. Euren ondorengoek Turiako Gantxeroen elkartea sortu berri dute eta Agoitzeko udalarekin elkarlanean eta gantxero horietako iloba eta beste baten birbiloba den Iker Ciarekin “Los pastores del bosque flotante” eta lan mota honen inguruko solasaldia prestatu dute larunbata […]
Udaberri hau aldakortzat har genezake, azken aldian ekaitzek eta fronteek nagusitasuna hartu dutelarik. Ez hori bakarrik aurten inkluso aurora borealak ikusteko aukera izan dugu Eguzkian ekaitz potente bat suertatu baitzen. Hau guztia David de Andresekin landu dugu baita berarengandik aste bukaere honetarako iragarpena jaso ere. David de Andres Irati irratian
Kebenko elkarteak antolatzen duen Uskararen Eguneko edizio berri bat izanen da aurten Urzainki herrian. Bertan buru-belarri dabiltza azken ikutuak egiten behar den bezala burutu dadin. Holan harrapatu dugu Mikel Galetx gaztea, zeinak tarte bat egin digu Egoiargu lemapean burutuko den Uskararen Egunaz solasteko. Bukatzeko larunbatean Urzainkira gerturatzeko gonbidapena egin digu. Mikel Galetx Irati […]
1938ko maiatzaren 22an 795 presok abiatu zuten Ezkabako Gotorlekuko ihesaldia, Europan izandako ihesaldirik handiena. Horietariko 3-4k soilik lortu zuten Urepelera iristea, besteak atxiki edota bidean erail egin zituzten. Honen omenez hainbat korrikalarik La Fuga Mendi lasterketa egitea otu zaie eta larunbata honetan burutuko da. 300 korrikalari inguru hartuko dute parte 53km-ko luzera duen ibilaldian. Hau […]
Iruñeko Euskalgintzak zabaldu zuen deia ostegun honetan Haur Eskolak Euskaraz izateko eskubidea defendatzeko. Beraiek deialdia eginda ere hainbat alor eta norbanakoek bat egin dute deialdiarekin sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Gaur egun egoera latza da hizkuntz eskubide aldetik eskola bakarra baita euskara hutsean eta horrek nabarmenki kaltetzen ditu Iruñeko haurren hizkuntza eskubideak. Honetaz solasteko […]
AHT-a makroproiektuarekin aurrera darraite, azkenaldian lizitaziora atera dute Tafalla-Barasoain arteko lanak. 2015ean amaitua egon beharko zen azpiegitura honek urte luzez luzatu eta garestitu egin da, ohiko trenbide sarea kaltetuz baita natura eta inguruko pertsonan bizi-baldintzak. Honi aurre egiteko AHT gelditu plataformak hainbat ekinbide eraman ditu aurrera, horien artean AHTaren aurkako egunak antolatzen aritu da. Aurten […]
Memoriaren Bideak lanari jarraiki eta duela 80 urte Erronkarin esklabu frankista bezala egondako 1000 lagunekin duen zorra kitatzeko memoria gune berria irekiko dute asteburuan Erronkarin. Guarpenaren Igargua lemapean eskola zaharra eta berria batzen duen ibilbidea memoria gune bilakatu dute bertan zegoen plaka nabarmenduz eta monolito bat ezarriz. Honi bide emateko egitarau oparoa antolatu dute Erronkariko […]
Maiatzaren hasiera euritsu eta hotz honi errepasoa ematen hasi gara David de Andres meteorologian adituarekin. Honen ondoren aste bukaera honetan izanen dugun eguraldiaren iragarpena eman digu. David de Andres Irati irratian