Juanjo Vizcay orbaizetarrak 65 urtetik gorakoendako maratoi errekorra gainditu du

Valentzian lortu duen marka 2:49.22 da 42km eta 195 metrotan. Kirolzale amorratua, Aezkoan maite du bereziki korrika egitea, eta bere bizitzan 4 maratoi egin ditu. Korrika egiten segituko duela argi du Juanjok, bere pasioa baita. ZORIONAK, Juanjo, eta segi bizkor!!   Juanjo Vizcay Irati Irratian

Amaia Andueza, Orontzeko alkatea, herri gaztetu batendako lanean

Maiatzeko hauteskundeetan aurkeztu zuten Bihurgune udal-zerrenda Orontzen, hiru gaztez osaturik: Silvia Pena Lorente, Javier Montes Andueza eta Amaia Andueza Gastesi.  Lana hiruren artean banatzen dutela erran digu Amaiak, alkateak, jarduna orekatua izan dadin. Orontzek 52 biztanle besterik ez dituen arren, gazte anitx daude, eta lan handia egiten dute Zaraitzu ibarraren eta Pirinioaren biziraupen duin baten […]

Sancho el Sabio Fundazioak erronkarierari buruzko euskarazko lan bat saritu du 2023ko Ikerketako Unibertsitate Lehiaketan

Joseba Lakarra UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradunaren zuzendaritzapean, Leyre Rojo Horrillok egin duen ‘Erronkarieraren ikerketa–egoera gainbegiratuz’ lana izendatu du epaimahaiak lanik onena. Masterreko eta doktoregoko unibertsitate-ikasleentzat eratua izan da lehiaketa, euskal gaiei buruzko ikerketa sustatzeko eta Sancho el Sabio Vital Fundazioaren funtsak erabiltzeko. Rojok 1.000 euroko saria jasoko du eta bere lana erakundearen aldizkarian argitaratuko da. […]

Ander Goikoa, Orbaizetako alkate berria, herrigintzan eragiteko gogoz hasi da udalean

Txantxalan udal-taldea osatu dute Orbaizetan Irantzu Zabalza Barberena,  Alberto Erdozain Goikoa, Maite Erdozain Goikoa, Edurne Eginoa Txapar eta Ander Goikoa Fernandezek. Datozen lau urteetan udalaren kudeaketaz arduratuko dira, baita eskualdeko zenbait erakundeez ere, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateaz edota Bidausi Zabor Sendoen Mankomunitateaz, bertzeak bertze. Onena opa dizuegu bostoi, eta esker mila herrigintzan parte hartzeagatik! BIBA […]

Larra-Belaguan eskia eta raketak egiteko prest!

Leinabentuaren 25ean ireki zituen El Ferialek bere instalazioen bortak, eta erran daiteke, igari den asteburuan hasi zela benetan eski-sasoia Belaguan, elur goxo eta iguzkia lagun. Oraingoz La Kontiendan eskiatu daiteke soilik, eta erraketak El Ferial alderdian, ez baita aski elur sektore hau zanpatzeko. Eguraldiari begira daude Larra-Belaguan, elurra noiz jauziko zai eta horrela, pista gehiago […]

Emakumeen genitalen mutilazioaren prebentzioa Gabun

Egungo egoeraren diagnostikoa eta emakumeen ahalduntzerako tresnak aurkeztu ditu DUNIA MUSSO gobernuz kanpoko erakundeak, baita erakusketa ibilitari bat herriz herri doana sortu ere, orain Aezkoako Ibarreko Etxeako sarreran duguna. Ginea Bissauko emakumeen genitalen mutilazioari eta nahiaezko ezkontzari buruzko aztelenaren datuak  kudeatu dira, izan ere, Gabuko hirian 2 emaztetatik batek jazan du genitalen mutilaziorik, eta 3 […]

Unai Irigarai Auritzeko alkate berriak gazteen ikuspegiaz ekinen dio udalaren kudeaketari

Pirinioetako herrietako alkate berrien mintzaldi-erronda abiatu dugu Irati Irratian, eta oraingoan Auñamendi eskualdeko herrigintzan jardunen duen Unai Irigarairekin izan gara. Bere udal taldea, Pirinioetako beste hainbat bezala, hauteskundeen bigarren bueltan eratu da, bost kideetako taldea, gazteez, emakumeez, zein urte luzez udalean daramatzaten kideez osaturik: Joxepe Irigarai Gil, Andrea Juandeaburre Serna, Ana Azanza Burusco, Eder Martinez […]

Adikzioen Prebentzioarako Plana aurkeztuko da gaur Auritzen

ANTOX elkarteak eta Haize Morea talde-politikoak bultzaturik, Auñamendi eskualderako egokitutako adkzioen prebentzioarako diagnostikoa eta ekintza-plana aurkeztuko du gaur Auritzeko Kultur Etxean arratsaldeko bostetan.        Blanca Martinez Bugarin Irati irratian

Ai, ene onetsia! Nafarroako Pirinioaurreko euskara aztertzen duen liburua

Igari den leinabentuaren 10ean aurkeztu zuen Izagaondoa Ibarra Elkarteak liburua, eta ondoren, Urrotzeko San Martingo Ferietan ale guztiak saldu. Nafarroako Pirinioaurrea eta Pirinioetako hegoaldeko herrien euskara aztertzen du XVI-XX mendeetan, ez baitzegoen orain artio euskualde horretako euskara ikertu duen lanik, eta hori betetzera dator Gorka Lekarozen lanak.      Gorka Lekaroz Irati Irratian:

Gardeko alkate berriak ilusioz ekinen dio bihar udalari

Erika Elgueta izendatuko dute bihar alkate Gardeko Udalean. Kanpotik etorrita den arren, Pirinioetako herrigintzan lan egiteko gogotsu dago , eta bere lantalde berriarekin batera udal parte hartzailea sustatuko dute herrian. Orain arteko alkateak, Jose Javier Etxandik, 26 urte eman ondoan hasiko da Erika herria kudeatzen; beretako “ikasketa handia izanen da Txabinaren esperientzia jasotzea”. Guk Irati […]