Agoitzen izan gara LEB Festibalean, Lengoaia Eszeniko Berrien I Jaialdian. Entzun Asier Andueza jaialdiko zuzendariak kontatu diguna.

Lengoai Eszeniko Berriak sorkuntza modu desberdinak landa guneetara gerturatzea eta bertatik irakaspenak jasotzea du helburu jaialdiak. Agoitzen abenduaren 1etik 9ra izaten ari da, eta sorkuntza estilo desberdinetako profesionalak deitu ditu. Sorkuntza lanak denon eskura uztea du helburu. Zuzendariarekin berriz izan gara jaialdia nola doan jakiteko bertatik bertara. Informazio guztia LEB Jaialdiaren webgunean       […]

Asteko euriak, alerta egoerak eta asteburuko eguraldia David de Andresen eskutik

Gaur itzuli zaigu berriz ere David de Andres gure meteorologo partikularra. Atzoko euri datuak jaso, alarmekin izandako eztabaida eta gauza gehio landu ditugu berarekin. Ondoren, asteburuko iragarpena eman digu.      David de Andres Irati irratian

GALUZERRITA TXOKOA: Berriak, Menua , Urtebetetzeak, Euskararen bitxikeriak, Musikaren inguruko berriak

Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldea izan dugu berriz ere gurean. Beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte. Eskolako berriak, menua eta urtebetzeak ekarri dizkigute, ondoren euskarak latinarekin dituen harremanak landu dituzte ari atzizkiaren bitartez. Horren ostean  musika alorreko berriei eman zaie bide. Bukatzeko pasa den asteko asmakizunaren erantzuna eman digute, Tolosa zen bilatzen genuen herria, […]

Ez erran inori eleberriaren lanketak Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetan eta Mikelen aurkako ekinaldia

Irakurle taldea dagoen aldioro izan ohi gara Mikel Antza Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeetako dinamizatzailearekin. Gaur, Ez Erran Inori, sexu abusuen inguruan darabilen Maddi Ane Txoperenak idatzitako eleberria. Honetaz aparte azkenaldian Mikel bera Coviteren kexaren eraginez Nafarroako Gobernuak bertako udalei errekerimendua helarazi die dinamizatzaile kargutik kendu dezaten. Horri erantzuten Auzperriko Irakule Taldeko partaideek idatzi bat […]

Emakumeek jasandako tortura bikoitzak nabarmenduko dute Mikel Zabalzaren 38. urteurrenaren harirako omenaldian

Igande honetan betetzen dira 38 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu eraman zuela. Egunetara agertuko zen hilik Bidasoako uretan eta argi guztien arabera torturapean eraila izanagatik. Ezkeroztik bere memoria bere horretan dirau eta igande honetan Orbaitzetako Olan omenaldia antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herritar plataformak. Hau aitzakitzat hartuta bertako kidea den Ainhoa Buenorekin izan gara […]

Zirujaua eta Artzaina liburuaren aurkezpenak izanen ditugu asteburuan Pirinioetan

Nazismoak Europa hartua zuen garaian baziren aliatuen ihes sare zenbait. Hauetako bat zen 0 sarea zeina Mendibeko zerrategia zuen zentrua. Bertan Charles Schepens oftalmologo famatuak beste hainbeste lagunekin  batera ihesa sarea antolatu zuen zeinetatik estimatzen den 9000 lagun inguru lortu zutela ihes egitea. Meg Ostrum idazleak maisuki plazaratu zuen bertan bizitakoak eta Katakrak argitaletxe iruindarrak […]

Iratialdeako argazki lehiaketa, asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Meteorologian ez ezik argazkilari trebea dugu David de Andres Iratialdeak antolatutako lehiaketan bigarren postua erdietsi baitu eta honen inguruan solastu gara hasieran. Ondoren asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena izan ditugu hurrenez hurren.      David de Andres Irati irratian

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean

Gaur ederki hustu ditu barruak Ainhoa Elizalde Ojerrek, haiek enpresa txikia izanik ogasun ikuskatzaile batekin izandakoak ekarri ditu gogora, betiere prosa finaz hornitutako testua irakurrita. Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean du izenburu gaurko kolaborazioak erne entzuteko modukoa. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian: