Zirujaua eta Artzaina liburuaren aurkezpenak izanen ditugu asteburuan Pirinioetan

Nazismoak Europa hartua zuen garaian baziren aliatuen ihes sare zenbait. Hauetako bat zen 0 sarea zeina Mendibeko zerrategia zuen zentrua. Bertan Charles Schepens oftalmologo famatuak beste hainbeste lagunekin  batera ihesa sarea antolatu zuen zeinetatik estimatzen den 9000 lagun inguru lortu zutela ihes egitea. Meg Ostrum idazleak maisuki plazaratu zuen bertan bizitakoak eta Katakrak argitaletxe iruindarrak […]

Iratialdeako argazki lehiaketa, asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Meteorologian ez ezik argazkilari trebea dugu David de Andres Iratialdeak antolatutako lehiaketan bigarren postua erdietsi baitu eta honen inguruan solastu gara hasieran. Ondoren asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena izan ditugu hurrenez hurren.      David de Andres Irati irratian

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean

Gaur ederki hustu ditu barruak Ainhoa Elizalde Ojerrek, haiek enpresa txikia izanik ogasun ikuskatzaile batekin izandakoak ekarri ditu gogora, betiere prosa finaz hornitutako testua irakurrita. Ogasun ikuskatzailea Basajaunen lurraldean du izenburu gaurko kolaborazioak erne entzuteko modukoa. Testua irakurtzeko Enpresabideako webgunean duzue aukera Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Astean zeharreko eguraldi bikainaren errepasoa eta aste bukaerako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Lasaia izan da eguraldiari dagokionean aste hasiera tenperatura epel eta euri ezarekin eta hala adierazi digu David de Andresek aste bukaerarako iragarpena eman aurretik.      David de Andres Irati irratian

Pirinoetako eta batez ere Zaraitzuko jantzi tradizionalen inguruko solasaldia izanen da ostiralean Ezkarozen

Ezkarozeko Bilguak gonbidatuta Marisol Otermin eta Jone Villanuevak hitzaldi bat emanen dute ostiralean Ezkarozen Pirinioetako eta batez ere Zaraitzuko jantzi tradizionalak ardatz hartuta. Ikerlari sutsua batak eta besteak afizio ikaragarria duena batu eta azaldu eginen dituzte Pirinioetan diren jantzi desberdinak, ondoren Zaraitzuko janzkeran zentatuz. Hau aitzakitzat hartuta Jone Villanuevarekin izan gara solasean.       […]

Abenduaren 1etik 9ra artez estaliko du LEB jaialdiak Agoitz

Lengoai Eszeniko Berriak sorkuntza modu desberdinak landa guneetara gerturatzea eta bertatik irakaspenak jasotzea du helburu. Agoitzen Abenduaren 1etik 9ra ekinaldi zenbait antolatu dituzte Iriartea-Pilez-eko lagunak, sorkuntza estilo desberdinetako profesionalak deituz. Sorkuntza lanak denon eskura uztea du helburu, nahiz eta arteen profesionalei zuzendutako ikastaroak izanen dituen. Honen inguruan solastu gara antolatzaile lanetan dabilen Asier Anduezarekin.   […]

Tortura Erreparaziorako urratsak lemapean jardunaldiak antolatu ditu Nafarroako Torturatuen Sareak Iruñean

Nazioarte Mailan Torturaren afera landutako zenbai aditu batuko ditu Nafarroako Torturatuen Sareak ostiral honetan Iruñeako Planetarioan burutuko diren jardunaldien bueltan, Tortura Erreparaziorako urratsak lemapean. Bertan torturaren biktimek eremu politikoan eta sozialean errehabilitaziorako eta aitortzarako duten eskubideaz, torturatuen biktimei eta senideei ematen zaien arreta psikosoziala, eta azkenik, motibazio politikoak eragindako torturaren osteko erresilientzia eta erreparazioa izango […]

Enarak/Ainariak harrapatutako Uxina pantailetara eramanen du Luzia Ezkerrek

Pasa den astean heldu zitzaigun kasting baterako deialdia zegoela zonaldean, 16 eta 45 urte bitarteko emakumeei zuzendua. Kasting hori Luzia Ezkerrek gidatuko duen Uxina proiektuarendako da eta azaroaren 22an aurkezteko epea duzue. Hau aitzakitzat hartuta proiektua ezagutzeko parada hartu dugu Luzia berarekin. Azaldu digunez XIX. mende amaieran Ainariekin gertatutako pasarte baten inguruan euren ikuspegia eman […]

Ahanztura, zahartzea eta memoria dastatzeko poesia bidelagun

Hori da Oihane Zuberoa Garmendia Glaria idazle erronkarriararen lan berriak ahalbidetzen diguna. Izenburuari dagokionez bere lan berriak Bi Aldiz Iraun du eta denboran aurrera iraunaraziko digun zapore desberdinak utziko dizkigun olerki sorta bat darama barnean. Ahanztura, zahartzea eta memoria aintzat hartzen ditu bere bigarren lan honetan eta aprobetxatu egin dugu berarekin solasteko. Iruñean medioetarako aurkeztu […]