Despentsak betetzeko kanpaina abiatu du Errigorak

Nafarroako Erdialde eta Erriberako ekoizleen olio, kontserben eta produktuen kanpaina abiatu du Errigorak “Beste modura denona da ardura ” lemapean. Urtero egin ohi da kanpaina eta elikadura subirautzan pausu berriak emateko dago pentsatua, ekoizle eta kontsumitzailearen arteko bideak estutu eta lan baldintza duinak eskaintzeko. Astelehenetik hasita eta martxoaren 26 bitarte dago aukera eskariak egiteko. Kanpainaren […]

Asteburuan aurkeztuko dute Auñamendi Natur Kirol Elkartea Orondritzen eta Arrietan

Gure zonaldean bada naturan modu batea edo bestean kirola egiteko. Holako egoeratan dauden lagunak batzeko proiektua aurkeztuko dute asteburu honetan Orondritzen eta Arrietan. Proiektu honek Auñamendi Natur Kirol Elkartea du izena eta naturan kirola sustatu eta kirolarien arteko erlazioak sendotzea du helburu. Gaur aurkezpen hauek aitzakitzat hartuta Auñamendi Natur Kirol Elkarteko sustatzeilea den Olaia Martinez […]

Martxoa bete ekimenez izanen dute Agoitzen Emakumearen egunaren harira

Martxoaren 8a beti da aldarrikatzeko egun bat, baina baita edukitako lorpenak ospatzekoa. Bide honetan Agoitzen hilabete osoa hartuko duen egitaraua prestatu dute emakumeen ahalduntzea sustatzeko asmoz. Tartean bazkariak, solasaldiak, proiekzioak, antzerkiak,… izanen dira bertako asanbladak antolatuta. Hau guztiaz aritu gara gaurkoan Agoitzeko Udaleko Berdintasun zinegotzia den Alicia Zunzarren Garciarekin, zeina ekinbide honetan aktibo izateko deia […]

Asteko giro nahasia eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Giro nahasia bizi izan dute Espainiar estatuko hegoaldean eurite mardulak pairatu baitituzte eta hori landu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuan zer nolako eguraldia izanen dugun iragarri digu.        David de Andres Irati irratian

Emakumearen hilabetea eta irakurle talde feminista hizketagai Gaztelu Emakume elkartearekin

Martxoaren 8a iristear dela, Emakume elkarte eta asanbladek beti antolatzen ohi dituzte aldarrikapen ekitaldiak. Zoritxarrez, oraindik ere bada zer aldarrikatu ez baikara berdintasunean bizi, are gehiago epe erreakzionario baten erdian are garrantzitsuagoa bihurtu da aurtengo martxoaren 8an kalera ateratzea. Lan honetan dihardu Gaztelu Emakume taldeak zeina Berdintoki eta Emakume asanbladarekin zenbait ekimen antolatu ditu Erronkarin […]

Nazioarteko Pilota Federazioaren erabakia babestu dute Nafarroako 20 klubek alderdi zenbaiten erasoen aurrean

Iruñean izandako Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren biltzarrak bide eman zion Euskal federazioak datozen mundialetan bere selekzio propioarekin lehiatzeko aukerari. Honek zenbait alorretan, batez ere Nafarroako alderdi batzuetan hautsak harrotu zituen eta segituan atera ziren erabaki hori gaitzestera. Honen aurrean eta iraganeko arazoak ikusita hainbat taldek bat egin zuten Nazioarteko Federazioaren erabakiak babestuz. Apurka-apurka hauen iniziatibak […]

Muga meategiaren inguruko epaietan eragiteko trikimailuak salatu dituzte zenbait eragilek

Zangotza inguruetan kokaturik dagoen proiektu estraktibista dugu Muga Meategia. Gaur egun proiektua geldirik darrai, urrian eman baitzen proiektuaren gauzatzearen kontrako lehen epaia Ecologistas en Accionek, Sustrai Erakuntzak eta Bal d´Onsella eta Erreniegako Potasa meategien kontrako plataformak aurkeztutako helegiteen ondorioz. Proiektua modu traketsean hasi zuen bere ibilbidea kontrol eskasarekin eta interes pribatuak gainetik ipiniz. Lehen epai […]

Euskaraldiaren izen ematea Goxaldiarekin abiatuko da martxoaren 15ean

Bi urtetan behin izan ohi den ariketa kolektiboa dugu Euskaraldia. Aurreko edizioetan udazkena aukeratu izan zen Euskaraldia bera garatzeko, aldiz, aurten udaberria izanen du garaia, zehazki maiatzaren 15etik 25era. 16 urtetik gorako norbanako bakoitzak martxoaren 15etik aitzin erabaki beharko du Ahobizi edo Belarriprest rola hartuko duen, betiere argi edukiz zein izanen diren rol bakoitzaren bereizgarriak. […]

Maitasunaren inguruko ikuspegi desberdinak ematen dituzten eleberriak landu dituzte Agoitz eta Aurizberriko literatur solasaldietan

Karmele Jaioren Maitasun Kapitalak eta Nerea Baldaren Azpimarrak eleberriak izan dituzte hizketagai Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza idazleak dinamizatzen dituen literatur solasaldietan Agoitzen eta Aurizberrin. Saio ederrak izan ziren biak irakurketa desberdinez hornituak eta zapore gozoa utzi zutenak Mikelek aipatu digun moduan, gaur izan baikara berarekin bi saioen errepasoa egiten.    Hurrengo saioak: – Martxoak […]

Irakurle taldea eta fotokopia zerbitzua Aurizberriko Liburutegian

Gaur itzuli gara Aurizberriko Liburutegira gure laguna den Mari Mar Agos liburuzainarekin egotera. Gaurkoan ekarri dizkigun nobedadeak euskarazko irakurle taldea eta fotokopia zerbitzuaren berrezartzea izan da, pasa zaitezte eta entzun! Mari Mar Agos Irati Irratian: