Bueltan da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Pandemia dela eta kultur arloan hainbat ekimen bertan behera edo atzeratu behar izan ziren. Horietako bat Nafarroako Bertsolari Txapelketa izan zen, baina egoerak hobera egin duenez indar-berriturik dator. 24 bertsolarik hartuko dute parte 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa honetan zeina jada aurre-kanporaketa zenbait bizi izan dituen. Nafarroako geografia zeharkatuko dute bertso doinuek urriaren 2an Izabatik hasita […]

Heldu da Gure Zirkua Nafarroara

4 urtetik hona irria Euskal Herrian barna zabaltzen ari duen proiektu honek datozen egunotan egokitzapena hartuko du Antsoainen. Irailaren 24tik aurrera eta momentuz urriaren 10 bitarte izanen dugu Gure Zikuaz gozatzeko aukera. Honen inguruan solasteko bertako sustatzaile eta gidari den Iker Galartza izan dugu gurean. Gure Zirkurako sarrerak euren webgunean eskuragarri dituzue   Iker Galartza […]

Pantailak Euskaraz dinamikak laguntzaile bila dabil

Gaurko saioan Pantailak Euskaraz dinamikako kidea den Alex Aginagalde izan dugu gurean. Dinamikako beste hainbat dinamiketatik eratortzen den mugimendu batuketa litzateke. Euskara modu askotako pantailetan (zinema, eduki plataformak, streaming plataformak,…) zuen presentzia eskasa salatu eta iraultzeko nahiarekin sortua den dinamika da. Euren mezuak zabaltzeko laguntzaile bila dabiltza eta etorkizunean mobilizazioren bat egitea ere aurreikusten da. […]

Iruñeko hilerrian

Aurrekoan ezin izan ginen berarekin egon arazo tekniko batzuk zirela medio baina gaurkoan bai. Gaurkoan bizi etorri zaigu Xanti Begiristain kolaboratzailea, Iruñeko hilerrian testua besapean zuela. Hilerrian gertatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu nahi izan du gurean. Xanti Begiristain Irati irratian.

Uskararen eleak berreskuratzen

Lan horretan hasi dira Erronkariko bailaran. Astero hitz edo ele bat aukeratuko dute eta honen inguruko azalpenak eman ele hori erabilia izan dadin. Iniziatiba hau Beortuetako Euskalkien Forotik ateratako ideietako bat litzateke. Ekimen honetaz solasten ibili gara Burgiko Udalako kidea den Ainhoa Elizalderekin. Irailean ele guztien inguruko lehiaketa antolatu eginen dute ea jendeak barneratu dituen. […]

Union Tutera proiektua abian da

Futbola eta kirola lanabes gizarte eredu euskaldunago, integratzaile, ez sexista, ez homofobo eta ez arrazista bat helburua lortzeko jaio den proiektua da. Erriberan hausnarketa sakon baten ostean sortutako eta garatutako ideia da Union Tutera eta honen inguruan solasean bertako partaide den Libe Jusue izan dugu gurean. Proiektua aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa behar dute eta horretarako […]

Euskaldunen hizkuntz eskubideak defendatzeko deia

Hori da gaurkoan Euskalgintzaren Kontseiluko kidea den Paul Bilbaok egindakoa. Bihar manifestazioa deitu dute euskaldunon eskubideak berma daitezen exijitzeko Euskaraz Bizitzearen alde batuz, eskubide murrizketarik ez! lemapean. Arrazoiak soberan direla argudiatu digu Paulek gaur egindako elkarrizketan.   Paul Bilbao Irati irratian

Maria Txibite Nabaskoizeri gutuna

Gaur Xanti Begiristainekin izan gara bi astetan behin egiten dugun moduan. Oraingo honetan euskarak jasandako erasoei begira jarri gaitu bere kolaborazioarekin Maria Txibite Nabaskoize lehendakariari bidalitako gutuna irakurriz. Gaur da eguna zeina euskara ez den ezta meritutzat hartuko ere Nafarroako administrazioan lan egiteko. Xanti Begiristain Irati irratian.

Amua antzezlanak emanen dio hasiera Auñamendiko Antzerki zikloari

Bono laguntzen aferaz solastu ginen azkenengoz Iratxe Anduezarekin, Auñamendiko Bitxiloreek erronka handia baitzuten Auñamendiko Antzerki Zikloarekin. Gaur da eguna, zeinetan zikloa egitea lortu eta igandean estreinatu eginen duten, Axut konpainiaren Amua antzezlana izanen baita estreinua egiteko arduraduna. Jende zein erakunde eta negozioen inplikazioa nabarmendu nahi izan ditu, hauek ahalbidetu baitute proiektu honek aurrera egin zezan. […]

AEK-ak aurrematrikulazioa egiteko epea ireki du

Garraldako euskaltegiak azken astean zenbait berri helarazi dizkigu eta honen inguruan Izaskun Zabaltzarekin solastera gerturatu gara Etxabarrengoara. Ikasturtearen errepasoa eginda aurrematrikulazio epean zer den egin beharrezkoa ederki azaldu digu Izaskunek. Aurten C2 maila ematea izanen da berritasunetako bat. Berarekin komentatu dugu ere Zaraitzurako irakasle bila dabiltzala.  Informazio gehiago garralda@aek.eus helbidean     Izaskun Zabaltza Irati […]