Xantiren Auzolotsak, 29.atala: Nafarroako Unibertsitate Pribatuko kanpusean
Gaurkoan Xanti Begiristainek kontatu digu bere lagun batekin Nafarroako Unibertsitate Pribatuko kanpusean eguzkia hartzen ari zirela gertatutakoa. Entzun!
Gaurkoan Xanti Begiristainek kontatu digu bere lagun batekin Nafarroako Unibertsitate Pribatuko kanpusean eguzkia hartzen ari zirela gertatutakoa. Entzun!
Bueltatu gara David de Andresekin solastera Meteorologiaren nazioarteko egun honetan. Aste hasierako iragarpena erabat asmatu ostean aste bukaerako iragarpena ekarri digu gurera. Iragarpena: Osteguna (Martxoak 23): Asteko egunik beroena zeinetan 20 gradu edukitzera iritsi gaitezkeen. Hego haizea nagusi izanen da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Egunaren amaieran zenbait goi hodei agertzen joango dira. Ostirala (Martxoak […]
Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzera. Aste honetan, SETEM-en erakusketa bat izanen da liburutegian indarkeriaren ingurukoa eta ostiralean kamishibai eta tailer bat eginen dute honi lotuta. Gutxi balitz hori, datorren astean Baziren behin 8 liburutegiko bigarren emanaldia izanen dela komentatu digu baita euskarazko irakurle taldea ere. Mari Mar […]
Gaurko kolaborazioan Xanti Begiristainek kontatu digu zer nolako komeriak bizi izan zituen Miluzeko euskaltegian hasi baino lehen, bertan lan egiteko bi plataformen zain egon baitzen bi urtez, Zizurko eskolako haurrei klaseak ematen.
Gaurko kolaborazioan Xanti Begiristainek Zizur Nagusiko eskolako hiru urteko umeekin gertatutako pasadizo inuzente bezain mingarria ekarri digu gurera.
Gaur berri ere izan dugu Ainhoa Elizalderen kolaborazioa gurean. Gaurkoan kontseilarien argazkiak eta elurteak sortutako arazoak izan ditu hizpide eta beti bezala maisuki plazaratu du dena iritzi artikulu baten bitartez. Eta zuek zer uste duzue gaiaren inguruan? Hauteskunde giroa al dario? Ainhoa Elizalde Irati Irratian:
Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Pirinioetako V. Mikroipuin Lehiaketaren inguruan solasean izan dugu gurean. 100 hitzerainoko istorio laburren lehiaketa litzateke eta parte hartzeko deia luzatu du gaur gurean. Idoia Zabaltza Irati irratian
Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzeko. Gaurkoan azaldu digu zer moduz joan zen Baziren behin 8 liburutegiko lehen tailerra Munstro Arrosa ipuinaren ingurukoa. Baita ere euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu zeinetan 10 lagun batu ziren azken saioan. Mari Mar Irati irratian:
Gaurkoan Xanti Begiristainek garaian errege-erreginaren bisitak sortarazitako arazoak ekarri ditu gogora bere ohiko kolaborazioan. Errege emerituaren aita Iruñean ingresatuta zela sortarazitako arazoak zer nolakoak eragin zizkion azaldu dizkigu auzolotsen aferan.
Ez duzula George Orwell eta Oskorri idazki batean batzen? Ezetz? Hemen duzu! Pirinioetako eta munduko egoera ezin hobe azaldu gaurkoan Ainhoa Elizaldek Oskorriren Gora ta Gora Beti kantua lagunduta. Zaharrak berri izenburua ere bikain dagokio, beti berdin darraigunaren seinale baita. Ainhoa Elizalde Irati Irratian: