Txuma Flamarique Band ostiralean girotuko du arratsaldea Errotaberri taberna

Musika munduan areto askotan ibilitako Txuma Flamariquek kontzertua emanen du ostiralean Garraldako Errotaberri tabernan. Txiki txikitatik ibili da musika munduan bere lanak egiten, baita estilo ezberdinak jorratzen ere. Kontzertu honetara bere bandarekin dator kontzertu instrumentala bat eskaintzera. Txumarekin izan gara tarte batez bere ibilibidea errepasatzen.     Txuma Flamarique Irati Irratian Aperitibo moduan Txuma Flamarique […]

Auñamendin antolatu dituzten jarduerei buruz solastu gara Aritz Carballorekin

“Auñamendi” kultura, kirola eta aisialdia kudeatzeko sortu zuten bulegoaren parte da Aritz. Bulego honen sortzearen beharra, jarduera guzti hauek antolatzeko beharra eta nola elkarte ezberdinek batzeko beharra azaldu zuten bulego hau sortu ahal izateko azaldu digu. Auñamendiko mankomunitatea, udaletxe eta kontzejuen laguntzarekin eskeini nahi dira jarduera guzti hauek. Izen emateko epea ostiralean, irailak 27 amaitzen […]

Xixka-mizka xaramelatuz emankizuna eskainiko du Atarrabiako abesbatzak larunbatean Auritzen

20 urte daramazkite Atarrabiako Abesbatzako lagunek Euskal Herriko eta kanpoko txoko zenbait kantuz girotzen. Lagun batzuen kantuaren inguruko afizioak eraman zituen batzera eta ezkeroztik lagun gehio batu zaizkie. Hainbat emankizun eginikoak ditugu eta Auritzera datoz Xixka-Mizka Xaramelatuz “Un concierto para comerselo” emankizunarekin. Abesbatza eta emankizuna ezagutzeko gaur irratian bertako kidea den Arantxa izan dugu gurean. […]

Igandean ospatuko da Auritzen Iraileko Azienda Feria

Asteburu honetan izanen da Auritzeko Iraileko Azienda Feria. 1305. urtetik dokumentatua dagoen feria dugu zeinetan abereek hartzen duten protagonismoa. Goizean goiz izanen dira erakusgai bertako 14-15 abeltzainen abereak Kuatropea inguruetan. Urtero ere, udalak publikazio berezi bat atera ohi du eta aurtengoan hezkuntza arautuaren bilakaeraz arituko den inprimakia aurkeztuko dute Kultur etxean. Hau guztiaren inguruan aritu […]

Ezkaba antzezlana izanen da igandean Agoitzeko Kultur etxean

Oroimen historikoko zikloari amaiera emateko igande honetan Agoitzen Iluna producciones konpainiako Ezkaba antzezlana izanen da. Konpainia honek 20 urte baino gehiago daramatza beraiek ekoitzitako obrak zein beste egileen obrak taularatzen. 40 antzezpenetik goiti izandako produkzioa da Ezkaba eta Ezkabako gotorlekuan errotutako gartzela frankistan ematen den errelato polifoniko bat dakar bere baitan. Honen inguruan aritu gara […]

Aurten ere IratiArt artisautzako Joseba Jauregik gidatuko ditu Aezkoa eta Zaraitzuko zura lantzeko eskolak

Urteak daramatza IratiArt artisautzako Joseba Jauregik zura lantzen eta bere ogibidetzat hartzen. Zura lanketa gal ez zedin Zaraitzuko zura lantzeko eskola abiatu zuen eta horren ondotik etorri zen Aezkoako eskola. Jende ugari animatu da zura lantzeko ikastaroetara eta esan dezakegu osasun ona daukala zuraren lanketa. Irailaren 23a bitarte izena eman daiteke aurtengo ikasturterako, bai Zaraitzukoan […]

Dantza integrala ikastaroa eskainiko du Elena Gomarak udazken honetan Agoitzen

Dantza aipatzen dugun aldiro, taldeek egiten dituzten koreografia landuak etortzen zaizkigu gogora. Hala ere, bada beste motatatako dantza bat, emozioei, hitzei eta musikari norbanakoen gorputzen espresioak barnebiltzen dituena. Talde honetan koka dezakegu Elena Gomararen ikuspegia, zeinarekin udazkena honetan ibiliko den ikastaroa ematen, betiere emakumeei zuzendua. Guzti honen inguruan izan gara ratu atsegin bat igarotzen Elenaren […]

Asteburu honetan izanen da Urruxkide Eguna Itzallen

Aurten Zaraitzuko eguna edo hobe esanda Urruxkide eguna Itzallen ospatuko da gaur eta bihar artean. Atabeako kiñoian kokatutako herri honek hartuko du bailarako egun berezi hau prestatzearen ardura eta horretarako egitarau oparoa prestatu egin dute. Goiz goizetik hasi eta gauan sartu arte jai-giroak ez du etenik izanen, publiko anitzari zuzendutako programazioan. Eguna beraz eta programazioaz […]

Irantzu Idoate, Eki Mateorena, Ezpika eta Txapardoi taldeak arituko dira Aezkoako Gazte gauan

Abaurrepean izanen den Aezkoako Egunaren baitako lehen hitzordua ohikoa den moduan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatzen duen Gazte Gaua izanen da. Bertan poteoak emanen dio egunari hasiera eta horren ondotik Eki Mateorena eta Irantzu Idoatek girotuko duten bertso-afaria izanen da. Gaua behar bezala amaitzeko Txapardoi eta Ezpika taldeek hartuko dute taula gaina, Dj herrikoiak parrandazaleei segida […]