Gorputza eta eskuak lantzeko eskaintza oparoa Auñamendi eskualdean

Udan aurrera eramandako ikastaroen eskaintzek izandako arrakasta ikusita ikasturte honetarako ikastaro eskaintza areagotu dute Auñamendi aldean. Udan zehar ikastaro desberdinetan 200 lagun ibili dira eskuak zein gorputzak lantzen eta horrek aurrera jarraitzeko hauspoa eman die, Garaitzeko Asi, Lakorri eta Gure Aizpea elkarteei. Honen dinamizazioaz arduratu egiten da Aritz Carballo Ernaga eta berarekin izan gara eskaintza […]

Adikzioen inguruko aholkularitza jarriko du martxan Antox elkarteak

Jada denbora bat darama Auñamendiko I Adikzioen tokiko plana indarrean. Horrek hainbat ekimen jarri ditu martxan eta oraingoan ekimen berri batekin dator, adikzioen inguruko aholkularitzak. Erroibarko udalak eta Aurizberriko kontzejuaren bultzadak eman dio ekinbide honi gorputza, zeina Antox elkarteak garatzeko ardura hartuko duen. Bakarkako lanketak eginen dira profesionalen bidelaguntzarekin eta betiere anonimotasun hori bermatuz. Gaur […]

Zaintzaren, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren inguruko diagnostikoa aurkeztuko diete Auñamendietako herritarrei.

Erroibar, Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Beteluko Berdintasun zerbitzuak deituta Equala kontsultorak Zaintzaren, erantzukidetasunaren eta kontziliazioaren inguruko lehen diagnostikoa egiteko lanak hasi zituen duela urtebete. Arlo teknikoko lagunekin edota herritarrekin egindako lan saio desberdinetatik ateratako informazioa hartuta  orain diagnostiko horren informea ondu dute.  Informe hau aurkeztuko dute jendaurrean hilabete honetan 3 deialdietan. Irailaren 17an Artzibarko jauregian arratsaldeko […]

Kul programak kultur eskaintza anitza bat eskainiko du Orotz-Betelun

Kultura herriaren bihotzean lemapean Orotz-Betelun izanen du geltoki udako igandeetan TDiferencia konpainiak kudeatzen duen Kul programak. 3. urtea du programak bere ibilbidea hasi zenetik eta herrietara kultur eskaintza majo bat eramatea du helburu, baita herri hauetan tailerren bitartez kultura sortzea ere. Beraz uztaila eta abuztuko igandeetan Orotz-Betelun kulturarekin zita bat dugu. Honen inguruan Tdiferencia konpainiako […]

Aisialdi eta kirol eskaintza oparoa udarako Auñamendi aldean

Garaitzeko Asik, Lakorrik, Elutsederrek eta Gure Aizpeak uda osorako aisialdi eta kirol eskaintza plazaratu du egunotan. Eskaintzaren barnean mota askotako eskaintzak topa ditzazkegu, argazkilaritza eta harri-zizelkatzetik hasita, martxa-nordikoa eta taichi edota indar gimnasia. Lan itzela egin dute ikasturtean zehar hainbat eskaintza burutzeko eta udan mantendu eta koordinatzea lehenetsi dute. Horretarako sortu zuten Kultura, Kirola eta […]

Iratira Bidaiak proiektuaren 2. liburukia aurkeztuko dute larunbatean Orotz-Betelun

Irati ibaiko urek bustitzen dituzten ibar eta herrien inguruko liburua dugu. Lehen liburukia informazioa zekarren bertako zein bisitariendako. Bigarren liburuki hau aldiz, ibar eta herri bakoitzak emakume sortzaile baten ilustrazioa dakar. Horretarako Kati Leatxek eta Estitxu Larreak zenbait sortzailerekin jarri ziren harremanetan, tartean “Colectivo Variopintas” elkartekoekin. Bertako kidea da aurkezpenean izanen den Idoia Iribertegi eta […]