Xantiren auzolotsak 14. atala: Taxilaria
Bueltan izan dugu Xanti Begiristain bere auzolotsekin eta gaurkoan Iruñeko taxilari batekin gertatutako hartu-emana ekarri digu. Entzun! Xanti Begiristain Irati irratian
Bueltan izan dugu Xanti Begiristain bere auzolotsekin eta gaurkoan Iruñeko taxilari batekin gertatutako hartu-emana ekarri digu. Entzun! Xanti Begiristain Irati irratian
Aezkoako Lehendakaria den Karlos Bueno Reka izan dugu gaur irratiko mikrofonoetan pasa den asteartean inauguratu baitziren Euroveloko lanak Orbaitzetako Olan. Hor parte hartu zuen ere Pato eta bertan nabarmendu bertakoen lana dela garrantzitsuena horrelako proiektuak bideragarriak izan daitezen. Bertan nabarmendu nahi izan zuten ere etorkizunean Kultur Olak zer nolako garrantzia izanen duen. Nafar Gobernuak ateratako […]
Taupadak dantza ikuskizuna estreinatuko dute asteburu honetan Agoitzen, bi saiotan. Emankizun honetan Agoitzeko Dantzariak eta Irati Antzerki Taldeak aritu dira kolaborazioan eta Itoitzeko Urtegiaren uren azpian diren herrien taupadei begira jarriko dituzte ikusleak. Honen inguruan Arrieta Iribarrin Agoitzeko Dantzarien kidea gaurkoan irratian. Arrieta Iribarren Irati irratian
Herri mugimenduaren hamaika ekimen eta lanketari bozgorailu lanak egiten die Ahotsa.info atariak. Halere, lan horri erantzunez hamaika izan dira errepresio ekimenak ere. Azkenekoa, Kontseilu Sozialistak egindako ekimen bat grabatzeagatik Mozal Legea aplikatu diotela salatu du Iñigo Orduña kazetariak. Honen inguruan berarekin solasteko aukera izan dugu. Iñigo Orduña Irati irratian
Datorren larunbatean itzuliko da Kebenko Elkarteak antolatzen duen Uskararen eguna. Ekitaldiz beterik dator eguna eta aurten Burgi herriari egokitu zaio ekimena antolatzea. Honen inguruan solasean Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalderekin izan gara gaurkoan. Eguraldi bikaina eta Xin-xoan zerbitzuak ez dira faltako beraz ez da aitzakiarik larunbat honetan Burgira gerturatzeko. Ainhoa Elizalde Irati irratian
Saio honetan bi astetan behin bezalaxe Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi dugu. Gaurko honetan Taxilaria izenburua zuen kontua ekarri digu. Ondoren, Fakun Aznarezek Latinoamerikaren inguruan Hala Bedi irratian egindako kolaborazioa ekarri dugu gurera. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Gaurkoa larunbatean Donostian izanen den Euskara Aurrera mobilizazioa aitzakitzat hartuta berreskuratu dugu bere garaian honen inguruan Gazte Euskaltzaleon Sareako kidea den Unai Irigarairekin izandako elkarrizketa. Ondoren, Ahotsa.infoko Iñigo Orduña izan dugu berari aplikatutako Mozal legearen inguruan solasean. Izenburua: Maiatzaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Astearte honetan Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun bertako kronika pasatzen. Ondoren, Burgiko zinegotzia den Ainhoa ELizalderen laguntzarekin Burgiko Uskararen eguna errepasatu dugu. Izenburua: Maiatzaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Gaurkoan Haritz Pascual izan dugu gurean, Iruñerriko kronika pasatzen. Bigarren geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu oporretatik bueltan bertako kronika pasatzen. Izenburua: Maiatzaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Gaurko saioa Hala Bediko kolaborazio batekin hasi dugu, Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin egindakoa geopolitikaz mintzo dena. Ondoren, Erronkarira jo dugu bertatik Julian Gabasek bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Maiatzaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko