Pantailetara eramanen den harri bizia

Gaurko saioan Gergetiaingo Petrus harginaren lanak ezagutzen hasi gara. Honen figuraren bueltan eta hargintzaz solasten den dokumentala ekoizten dabiltza Haruru Filmak ekoiztetxeko lagunak. Petrusen obrak hainbat tokitan topa daitezke eta baita gure zonaldean ere, Garaioan esate baterako. Hau guztia landu egin dugu Helena Bengoetxea lagunarekin.   Helena Bengoetxea Irati irratian

Karlandiren zuloa Aditu Arkeologiarekin arakatzen

Orreagan kokatuta dago Karlandiren zuloa eta hiru urte daramatzate Aditu Arkeologia taldekoak bertan indusketak egiten. Aurkikuntza nahikotxo egin dituzte baita hauen analisia egiten lan asko egin ere. Honen inguruko lanetaz eta topatutako kontuetaz Emma Bonthorne osteo-arkeologarekin izan gara gaurkoan.   Emma Bonthorne Irati irratian

Uskararen eleak berreskuratzen

Lan horretan hasi dira Erronkariko bailaran. Astero hitz edo ele bat aukeratuko dute eta honen inguruko azalpenak eman ele hori erabilia izan dadin. Iniziatiba hau Beortuetako Euskalkien Forotik ateratako ideietako bat litzateke. Ekimen honetaz solasten ibili gara Burgiko Udalako kidea den Ainhoa Elizalderekin. Irailean ele guztien inguruko lehiaketa antolatu eginen dute ea jendeak barneratu dituen. […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Erronkariko eleak eta Karlandiren zuloa

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzeko. Ondoren, Ainhoa Elizalde izan dugu Erronkariko uskararen eleak dinamikaren inguruan solasean. Bukatzeko, Karlandiren zuloraino joan gara bertako indusketak ezagutzera Emma Bonthorne lagunaren eskutik Izenburua: Uztailaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Tipularen sehaska kanta eta Margaritaren Heptamerona

Gaur arazo zenbait direla medio bi elkarrizketa berreskuratu ditugu, finantzaketa bila dabiltzan bi proiektuena alegia. Alde batetik, Lander Garro eta espetxea eta eritasuna lantzen dituen Tipularen Sehaska Kanta dokumentala ekarri dugu. Bestetik, Nafarroako Margaritaren Heptamerona euskaratzeko proiektua jaso dugu berriz ere Josu Jimenezen eskutik. Izenburua: Uztailaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Aezkoako eguna bedratzi taupadetan zatituta

Aurten ere ez da Aezkoako Eguna ospatuko baina honen ordez Aezkoa Kultur Elkarteak Aezkoako Bedratzi Taupadak ekimena jarri du abian. Ekimen honek, Aezkoako herri bakoitzean ekitaldi bat egitea du xede udan zehar. Asteburu honetatik hasi eta irailera bitarte zenbait ekitaldi izanen ditugu. Hau guztiaren inguruan Aezkoa Kultur Elkarteko Oihane Ordoñezekin hitz egin dugu.     […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Bedratzi Taupadak eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Aezkoako Egunaren eta honen ordez sortutako Aezkoako Bedratzi Taupadak egitasmoaren inguruan Aezkoa Kultur Elkarteko Oihane Ordoñezekin solasten hasi dugu saioa. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Narratiba komunitarioaz Kati Leatxerekin

Udako formakuntza saioak aurkeztu zizkigu Oihane Ordoñezek Gupirinioa taldearen izenean. Halere, gaurkoan, Narratiba Komunitarioa deritzon ikastaroan zentratu gara Karekin Kulturako Kati Leatxerekin batera, bera izango baita ikastaroa emanen duena. Berak azaldu digu zertan izanen den ikastaroa eta baita parte hartzera animatu ere. Izena emateko hemen duzue aukera: Gupirinioa-Izen ematea   Kati Leatxe Irati irratian