Egun On, Auñamendi! Maria Txibiteri gutuna, Genero indarkeriaren inguruko protokoloa eta Euskalgintza Kontseiluaren manifestazioa

Gaurko saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararekiko duen jarrera salatuz Maria Txibite Nabaskoizeri bidali dio gutuna. Ondoren, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu atzokoan aurkeztu zen genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkezten. Bukatzeko, Euskalgintzaren Kontseiluko kide den Paul Bilbao izan dugu biharko mobilizazioaren inguruan solasten. Izenburua: Uztailaren 1eko saioa […]

Auñamendi mankomunitateak genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkeztu du

Diagnostiko on bat egin eta gero lanean hasi ziren genero indarkeriaren inguruko protokoloa lantzen. Protokolo honek bi ardatz nagusi ditu, alde batetik prebentzioa eta formakuntza eta bestetik erantzunaren koordinatzea. 13 udalerrietako ordezkariek izenpetu zuten protokoloa eta indarrean jarriko da. Honen inguruan solasteko Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu gurean.   Nekane […]

Euskaldunen hizkuntz eskubideak defendatzeko deia

Hori da gaurkoan Euskalgintzaren Kontseiluko kidea den Paul Bilbaok egindakoa. Bihar manifestazioa deitu dute euskaldunon eskubideak berma daitezen exijitzeko Euskaraz Bizitzearen alde batuz, eskubide murrizketarik ez! lemapean. Arrazoiak soberan direla argudiatu digu Paulek gaur egindako elkarrizketan.   Paul Bilbao Irati irratian

Maria Txibite Nabaskoizeri gutuna

Gaur Xanti Begiristainekin izan gara bi astetan behin egiten dugun moduan. Oraingo honetan euskarak jasandako erasoei begira jarri gaitu bere kolaborazioarekin Maria Txibite Nabaskoize lehendakariari bidalitako gutuna irakurriz. Gaur da eguna zeina euskara ez den ezta meritutzat hartuko ere Nafarroako administrazioan lan egiteko. Xanti Begiristain Irati irratian.

Ibilian ibilian preso eta errefuxiatuen etxeratzeko bidearen parte izateko

Larunbat honetan da hitzordua. Sare Herritarrak Ibilian Ibilian dinamika jarri du abian uda honetarako presoen gaiari fase berri bati ekiteko. Iruñeko zitadela inguratzea dute helburu preso eta errefuxiatuenganako salbuespenezko politika amai dadin exijitzeko. Honen inguruan eta gartzeletako egoeraz solastu gara Sare Herritarrako Mikel Mundiñano Zato lagunarekin.   Mikel Mundiñano Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Presoen aldeko mobilizazioa Iruñean eta Karrape irratia

Ibilian ibilian lemapean abiarazi du Sare Herritarrak udako kanpaina eta honekin batera larunbatean mobilizatzera deitu du Nafar gizartea. Honen inguruan Sare Herritarrako Mikel Mundiñano Zato izan dugu gonbidatu moduan. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 30ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Gartzela eta eritasuna gaia lantzen duen proiektua da Tipularen Sehaska Kanta

Helburu horrekin sortu da ikus-entzunezko proiektu hau. Orain Crowdfunding kanpaina baten bitartez finantziazioa bila dabiltza. Horma eta itzaletan gordetako errealitate horri argia eta jendaurrean aurkeztu nahi dute. Proiektuaz bere zuzendaria den Lander Garrorekin solastu gara. Tipula Sehaska Kanta titulua Miguel Hernandez olerkariaren olerki batetik datorkio eta saiatuko dira Donostiko Zinemaldian aurkezten. Proiektuari ekarpena egiteko: Tipularen […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Tipularen Sehaska Kanta proiektua

Gaurko saioan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Oporretara doanez bueltararte agurtu dugu eta uda on bat opa ere. Ondoren Tipularen Sehaska Kanta proiektua ezagutzera joan gara bere zuzendaria den Lander Garro lagunaren eskutik, proiektu/dokumental honetan gartzela eta eritasuna lantzen direlarik. Izenburua: Ekainaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia eta arlo internazionala Hala Bedin

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren,Ekai Centerreko Adrian Zelaiak Hala Bedi irratian mundu mailan dauden kontuak azaltzen egindako kolaborazioa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Drogen inguruko elkarrizketa Hala Bedin eta Karrape irratia

Gaurkoan Hala Bedi irratiko lagunek drogen inguruko Ai Laket elkartekoekin eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko