Burgi eta Mauleren arteko harremanak sendotuko ditu larunbateko senidetzeak

Ainariak direla edota mugakide diren eremuak izanik historian zehar harreman estua izan dute Maulek eta Erronkariko ibaxa. Harreman hori sendotzeko eta elkarlana sustatzeko Maulek senidetze ekimena jarri zuen abian eta larunbat honetan izenpetu eginen da senidetze ofiziala festa baten bueltan. Honetaz solasteko Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalde izan dugu gurean.