Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia, Martxoak 8ko ahotsak eta MTorres lan gatazka

Saio hau  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Ondoren Martxoak 8 dela eta Pirinio eta Agoitzeko emakumeen ahots eta aldarrikapenak entzun ditugu. Bukatzeko, MTorres-eko lan gatazka ezagutu dugu Pedro Rey ELAko delegatuaren eskutik. Izenburua: Martxoaren 8ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Martxoaren 8an sistema arrakalatzera doaz

Potente dator Martxoaren 8a eta honen inguruan Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizekin solastu gara. Pandemiak egoera okertu du sistema heteropatriarkal kapitalistaren mesedetan eta hori aldatzeko asmoz zenbait ekimen antolatu dituzte Pirimakumeko sarearen baitan dabiltzan emakume zein emakume taldeak. Astelehenean morez jantzi ditzagun gure herrietako kaleak! . Cristina eta Itziar Irati irratian

Mundua agoiztar talde baten begiradaz

Saio honetan Agoitzeko argazkilari taldea ezgautzera joan gara Tere Leacheren laguntzarekin. 2015ean argazkilaritza maite duten zenbait lagun batzen hasi ziren euren afizioari bide emateko. Irteerak, argazkiak eta erakusketa zenbait egin dituzte eta oraindoan Udaberri berri bat erakusketa ekarri dute Emakumearen egunaren harira. Martxoaren 19a arte duzue erakusketa bisitatzeko aukera. Tere Leache Irati irratian

Tortura iker dadin exijituko dute larunbatean

Gaur Nafarroako Torturatuen Sareko kide den Jorge Txokarro “Txibi” jaurrietarra izan dugu gurean. Larunbat honetan Baluartetik irtengo den manifestazioa dela eta izan gara berarekin baina ez hori bakarrik bere tortura testigantza jaso dugu gurean, oraindik ere pairatzen baititu torturen ondorena. Jorge Txokarro Irati irratian

Non dago Mikel edo bere torturatzaileekiko mendeku txikia

Lana behingoz zinemetan dugu eta a zer arrakastarekin. Gaur Non Dago Mikel dokumentalaz eta bere estreinaldiaren ingurukoak landu ditugu Miguel Angel Llamas Piturekin. Berak askotan esan du, bera torturatu zutenen kontrako mendeku txikia dela lan hau aurrera atera izana. Non dago Mikel dokumentala hemen ikusgai izanen duzue. Pitu Irati irratian

Iratiko amona ezagutzen, Olaia Nagore Nafarroako Museoko kidearekin

Abenduan joan gintzaizkion bisitan eta berarekin batera ezagutu genuen Iratiko Amonaren gorpuzkiak. Bera, Nafarroako Museoko kidea den Olaia Nagore dugu eta berak azaldu digu Epipaleolitikoan nolakoa zen bizitza eta ze aurkikuntza izan diren garai hartakoak. Iratiko Amona: Olaia Nagore Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Agoitzeko argazkilariak, Martxoak 8, Erronkariko konexioa eta Mikel Zabalza auzia

Gaur saioa Agoitzeko argazkilari taldea ezagutzen hasi dugu saioa Tere Leacheren laguntzarekin. Ondoren, Martxoaren 8aren baitan, emakumearen nazioarteko egunaren baitan antolatuta dauden ekimenak ezagutu ditugu Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizen bitartez. Ondoren, Erronkarira joan gara Julian Gabasekin egotera. Bukatzeko, Mikel Zabalza auziaren inguruan suertatutako azken gertakariak ekarri ditugu gogora. Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: […]

Egun On, Auñamendi! Non Dago Mikel?, Torturatuen sarea eta Errigora

Gaur TORTURA landu dugu hitz larrietan. Batetik, Miguel Angel LLamas Pitu izan dugu “Non dago Mikel?” dokumentalaren ingurukoak azaltzen. Bestetik, Nafarroako Torturatuen Sareko Jorge Txokarro “Txibi” Jaurrietarra izan dugu gurean larunbateko mobilizazioaz eta azken gertakariez solasean. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Errigoraren azken kanpaina aurkezten. Izenburua: Martxoaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Iratiko amona eta Karrape irratia

Saio honetan Nafarroako museoa bisitatzen hasi dugu, Iratiko amonaren gorpuzkiak eta honen ingurukoak Olaia Nagorek lagunduta ezagutzeko. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzeko. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Euskalgintza Hala Bedin eta Covid gakoak

Saio hasieran, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera.Ondoren, Hala Bediko lagunek Euskalgintza ardatz Peio Otxandianori eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, gaztaren eredua izenburua duena. Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko