Egun On, Auñamendi! Vasconia edo Baskonia, Abisuak eta Gamesa Agoitzeko prentsaurrekoa

Gaurkoan Xanti Begiristain lagunarekin hasi dugu saioa. Oraingoan Saski Baskonia taldeak duen eredua izan du hizpide. Ondoren Gure Aizpea elkartetik helarazitako abisua pasa dugu. Bukatzeko Agoitzen hainbat eragile zein tokiko entitatek Gamesa Agoitzeko langileei elkartasuna emanez eginiko prentsaurrekoa ekarri dugu. Izenburua: Uztailaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Abisuak, Karrape irratia eta Venezuela

Gaurko saioa heldu zaizkigun hainbat abisuak pasatzen hasi ditugu. Aek-an ikasteko aurrematrikularen amaiera, bi lan eskaintza eta Siemens-Gamesa Agoitzetik helarazitako deialdia izan dira abisu horiek.  Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletarengandik bertako kronika jasotzera. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunak Venezuelaren inguruan Mikel Morenori eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Uztailaren 8ko saioa Iraupena: 2:45 ordu […]

Konponbidea altueretatik eta altu epaiketa salatzeko

Bihar hasiko da Marixol Iparragirreren kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Marixol Iparragirre ETA erakundearen armagabetze eta amaitze fasean aktore garrantzitsua izan zen eta bihar eta etzi izanen du epaiketa. Honen karietara Konponbidea behar dela aldarrikatzeko ekimena sortu da Pirinioan. Mendietara igo eta bertan argazki bat ateratzea konponbidea aldarrikatuz. Ekimena bera azaltzen Ainhoa Bueno izan dugu gaurkoan […]

Irantzu Zabalza izan da Aezkoako Astean Behin jolasaren txapelduna

Konfinamenduan sortutako dinamika jarri zuen abian Aezkoako Gazte Asanbladak. Dinamika hori Aezkoako Astean Behin zuen izena, asteroko maiztasunarekin helarazten ziren 20 galderetako sortak . 10 aste eta gero 9 lagunek hartu zuten parte finalean, 30 galderei aurre egin behar zietelarik. 9etan onena Irantzu Zabalza izan da 24 punturekin bigarrenak 23 puntu lortu dituelarik. Finalaren errepasoa […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean Behin finala, Konponbidea altueretatik eta Aralar irratia

Gaurkoa Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Aezkoako Astean Behin jolasaren irabazlea eta finaleko hainbat galderen ematearekin hasi dugu Maite Loperenaren laguntzarekin. Ondoren, Maixol Iparragirrern epaiketa salatzeko eta konponbidearen aldarria luzatzeko ekimena izan dugu Ainhoa Buenoren ahotik. Bukatzeko Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Euskara oporretan goxo-goxo

Osasun krisiak sekulako eragina izan du euskararen erabileran. Haur eta nerabe asko geratu baitira . Hori da jaso izan duguna azkenaldian eta horri buelta emateko Aezkoako Euskara teknikariak, Idoia Zabaltzak, Egoera berezi eta berri honetara egokitutako ekimen batekin datorkigu, Oporretako Kutxa, euskara goxo-goxo deritzon dinamikarekin.6-10 urte bitarteko haurrei zuzendua da eta euskara erabili eta indartzeko […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, udan euskaraz eta Ipar EHko hauteskundeak

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Mari Mar Agosek ekarri dizkigu azken nobedadeak. Ondoren, Idoia Zabaltzarekin izan ohi genuen kolaborazioa berreskuratu eta udan euskara zerbitzuak aurrera eraman behar duen dinamika azaldu digu. Bukatzeko, Naiz irratian EH BAiko Iker Elizalderi Ipar EHko hauteskundeen inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Uztailaren 2ko saioa Iraupena: […]