Egun on, Auñamendi! Aralar irratia eta Pirinioko Soinu Banda 24.atala

Gaurko saioa Larraun aldean hasi dugu Aralar irratira bisita egiten Martin Juanenaren kronika eta egoera jasotzeko. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingo honetan Abaurregainan izan gara, Saioa eta Irune lehengusinek jarri baidizkigute eurek zerrendatutako kantuak. Izenburua: Apirilaren 21eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

#YesaNoMartxa edo urtegiaren kontrako aldarria entzunarazteko dinamika

3. Esa urtegira martxa antolatua zuten pasa den astebururako. Halere, gure buruak zaintzea dagokigun honetan martxa bertan behera uztea erabaki zuten Esa +Ez, Rio Aragon eta ZAIN elkarteek. Nahiz eta erabaki hori hartu aukera ikusi zuten beraien aldarria plazaratzeko eta jendeari aukera hori zabaldu zioten, euren mezuak edo aldarriak bideo labur batez egitea eta horrekin […]

Pirinioko Soinu Banda, 23.atala: Garaioako Ibarraetxea taberna

Bagenekien sukalde bikaina duela. Bagenekien enkarguz tarta goxoak egin eta etxera eramaten dituela, baina gaur Ibarraetxea tabernako Maite Maisterra izan dugu musika jartzen, hortan ere maisu dugu. Abestiak: 1.- Xalbadorren heriotzean. Xabier Lete 2.- Chan chan. Buena Vista Social Club 3.- Que bien. Izal 4.- Siete Mares. Los Zopilotes Txirriaos 5.- Je veux. ZAZ 6.- […]

Egun on, Auñamendi! #YesaNoMartxa eta Pirinioko Soinu Bandaren 23. atala

Saioa Zaraitzu Ibai Naturala elkarteko kidea den Dabid Sotorekin hasi dugu, #YesaNoMartxa dinamikaren nondik norakoak jasotzeko. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingoan Garaioan izan gara, Ibarraetxea tabernako Maite Maisterrak jarri baigaitu dantzan gaurkoan. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda, 22.atala: Aiora Iturripeari zorionak

Gaur egun berezia Pirinioko Soinu Bandan. Aiora Iturripearen lagunak batu egin dira zorion-zerrenda bat osatzeko. Bakoitzak ekoitzitako sarrera batekin gainera. Aunitz urtez Aiora! Abestiak: 1.- Zorionak(Kaxiano) 2.- Wild Child(Enya) 3.- Donostiako hiru damatxo (Tadusak) 4.- Donostiko Martxa (herrikoia) 5.- Egunsentian (Kuraia) 6.- Gora Gure Bihotzak (goazen) 7.- El condor pasa (Leo Rojas) 8.- Felices los […]

Egun on, Auñamendi! Erronkariko lan eskaintza eta Pirinioko Soinu Banda 22.atala

Saioa Erronkarin abeltzainak laguntzeko ateratako lan eskaintza zabaltzen hasi dugu. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingo honetan Aiora Iturripearen lagunek bere urtebetetzea zela probestuz zerrenda berezia osatu diote. Izenburua: Apirilaren 17ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda, 21.atala: Pirinio Kantuz returns!

Zapore ona utzi zien aurreko zerrendak eta bigarren bat bidaltzera animatu zaizkigu Pirinio Kantuzeko lagunak. 21. atal honetan doinu lasaiak izan dira nagusi baita kantatzeko aukera paregabea ematen duten abestiak ere. Aupa Pirinio Kantuz!! Abestiak: 1.- Txanpon baten trukean(Alaitz eta Maider) 2.- Euritan dantzan(Gatibu) 3.- Martxa baten lehen notak (Aire ahizpak) 4.- Under African skies […]

Nafarroako liburutegien aplikazioa eta karneta online

Konfinamendua hasi genuenetik ez ginen Mari Mar Agos liburuzain maitearekin egoten. Gaurkoan, Nafarroako liburutegiek sortutako aplikazioaren berri ekarri digu. Ez hori bakarrik, liburutegietako karneta on-line egiteko aukera azaldu digu. Liburutegietako aplikazioa jeisteko: https://labur.eus/BNAetxean Txartela egiteko linka: https://labur.eus/bjkYTMarimar liburuzaina Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Xantiren olerkiak, liburutegiko nobedadeak Mari Marren eskutik eta Pirinioko Soinu Banda 21. atala

Saioa Auritzen hasi dugu Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin. Bere ahotik Jone Gorostarzu olerkigilearen bertsoak ekarri dizkigu. Ondoren Mari Mar Agos bisitatzera joan gara, liburutegiek hainbat erreminta jarri baitituzte abian. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingo honetan errepikatzen zuten Pirinio Kantuzeko lagunak izan ditugularik. Izenburua: Apirilaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko