Iraultza eta Bizi komiki liburuaren nondik norakoak Mikel Antzarekin

Larunbatean aurkeztuko du jendaurrean Adur Larrearekin batera Burgosko auziaren inguruko “Iraultza eta Bizi” komiki liburua Auritzen. Hori aprobetxatuz, Mikel Antza lagunarekin egoteko parada atera dugu zeozer aurreratu zezan. Aurkezpenerako leku mugatuak direnez 667 974 106 telefonoan egin behar da erreserba. Mikel Antza Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Manex eta Odola, lehen sektoreko kontabilitatea eta Iraultza eta Bizi liburua

Gaurkoa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Oraingo honetan Manexen 56. istorioa kontatu digu, Manex eta Odola izenburua duena. Ondoren, Maxus Mutuberria izan dugu lehen sektoreko fiskalizazioa nola egin behar den azaltzen. Bukatzeko, Mikel Antza izan dugu Iraultza eta Bizi komiki liburua aurkezten Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko