Larunbata honetan kontzertua eskainiko du Lilo taldeak Artziko Jauregian

Iruñerriko seikote honek kontzertua eskainiko du larunbata honetan Artziko Jauregian. Talde gaztea dugu bai kideen adinagatik baita elkarrekin aritzen direnetik ere. 2021. urtean kaleratu zuten lehen aurrerapen kanta eta bideoklipa, Ur eta Argi eta ezkeroztik aritu dira plaza desberdinak bisitatzen. Popa oinarri baina beste musika estilo oso ezberdinen ikutuak dituzten kantuak ekoitzi zituzten bere lehen […]

Mikel Zabalzaren 40.urteurrenerako Euskal Herrian zehar iraganen den ekimen ibiltaria aurkeztu dute

Atzo Plazara aretoan deituak ginen Mikel Zabalzaren erailketaren 40. urteurrenaren karietara antolatutako dinamika ezagutzeko. Dinamika hauxe Aezkoa eta Orbaizetako Mikel Zabalza Gogoan herri plataformak, Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Egiari Zor Fundazioak eta DBuseko langileak elkarlanean antolatu egin dute. Ekimenaren ardatza autobusa bat izanen da zeina Orbaizeta, Iruñea, Bortziriak eta Donostia batuko dituen azaroaren 26tik abenduaren […]

Asteburu honetan ospatuko da Baratxinto Fest jaialdiaren 5. edizioa

Aurtengoa 5. edizioa dute Baratxinto Festekoek. Erronkarin hasi zen jaialdi honek urtez urte aritu da pixkanaka-pixkanaka gorputza hartzen eta gaur egun Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen izanen dituzte emanaldiak. Aurreko edizioek ekainean izan dute garaia, baina agenda kontuek 5. edizio hau irailera bidali dute. Maila altuko eta mota askotako emankizunak izanen dira aurtengo edizioan, baita tokiko […]

Iratialdea elkarteak Margo lehiaketa antolatu du larunbata honetan Ezkarozen

Aurten berritasun moduan Iratialdea elkarteak Margo lehiaketa bat antolatu du, dugun inguruari zukua atera eta artisten euren obrak gauzatu dezaten. 3 sari izanen dira, lehen saria 500 euroko dirusariarekin eta bi akzesit 200€ diru-sariarekin. Momentuz izen ematea motel doan arren espero dute jendea suspertzea eta animatzea akrilikoen bitartez euren obrak gauzatzera. Margo lehiaketaz aritu gara […]

Asteburuko euriak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburuak euri mardulak utzi badizkigu ere ez da aurreikusten zirenak izan David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Hala ere zenbait herritan ordu gutxitan 50 litro inguru batu ziren Itzaltzu izanik litro gehien batu zituena 68 litro jaso baitziren. Horren ondotik aste hasierako iragarpenarekin joan gara.        David de Andres Irati irratian

Pirinioko bertso eskola kide berrien bila izen emate kanpaina abian

Bertsoa eta Pirinioa batzen dituen Pirinioko Bertso eskola izen emate kanpaina betean dugu. Iaz 5 lagunek hartzen zuten parte bertan eta horietariko 2k zonaldea utzi dute. Honezkero 3 lagun daude eta taldea osatzeko 4 izan behar. Urtero aritu dira bertso munduan aurrerapausuak ematen baton bat Nafarroako txapelketan lehiatzera iritsi izan da ere. Hori bera da […]

Agoitzeko Oroimen Historikoaren zikloa itxiko du “Contado por ellas. Antifraquistas y Republicanas” antzezlana

Iraila hasieran hasi zuten Agoitzen Oroimen Historikoaren aurtengo zikloan. Aurkezpenak, erakusketak, omenaldiak,… eduki eta gero antzezlana batekin emanen diote amaiera. “Contado por ellas. Republicanas y antifranquistas” lana izanen da Bea Insak taularatuko duena. Bere ekinaldi pertsonaletik abiatutako obra bat dugu zeinetan emakume askoren bizipenak barnebiltzen ditu Gerra Zibilaren eta horren osteko garaietan kokatua. Tartean bere […]

Gizonek genero berdintasunari ekarpena egin dezaten berriz batuko da Kontrapasa taldea

Urte zenbait daramazkite zenbait gizonek Auñamendi eskualdean batzen eta beren maskulinitatea lantzen. Horrek bide eman zion gaur egun ezagutzen dugun Kontrapasa gizon taldeari. Alvaro Embidek gidatzen du taldea eta genero berdintasunari gizonetatik ekarpena egitea du helburu. Datorren astean bilduko da berriz ere gizon orori irekia dagoen talde hau eta hori bera aprobetxatu dugu Alvaro Embidekin […]

Agoitzen komunitate energetikoa sortzeko ibilbideari ekingo diote gaur

Aurelio Leon aretoan arratsaldeko 18etan izanen dute gaur (irailak 18) energia komunitatea sortzeko lehen bilkura. Goizetik gauera sortzen ez den ekinaldia dugu energia komunitatea, energia modu garbian ekoitzi, hobeto erabili eta onurak banatzeko entitate juridikoa dugu. Abenduaren 18a bitarte 6 saio antolatu dira energia komunitatearen ertz guztiak lantzeko. Honen inguruan CEREFeko teknikaria den Aitor Perez […]