Udako tailer eta kanpaldiak Idoia Zabaltzaren eskutik

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak udarako dituzten eskaintzak bergogoratu dizkigu. Alde batetik, Aezkoan izanen diren tailerren berri eman digu eta bergogorazi bertan izena emateko epea abian dela. Bestaldetik, Agoitzen 47 haurrek uztailaren 16tik 20ra kanpaldia burutuko dutela adierazi digu.   Idoia Zabaltza Irati Irratian

Kantuz jantziko dute Tafalla igandean Euskal Herriko Kantuz egunean

Euskal Herri osotik etorritako 800 bat kantuzale izena emana dute Tafallan igandean ospatuko den Euskal Herria Kantuz egunerako. Goizean goizetik indarrak hartu, ahotsak leundu eta ekinen diote kantuari. 2014. urtetik ospatzen da egun hauxe eta aurten Tafallari egokitu zaio. Kantuaz aparte, zita aprobetxatu eginen dute Fermin Balentzia abeslariari merezitako omenaldia egiteko, kantuari eta batez ere […]

Landareekin eginiko produktuek hartuko dute asteburuan Aritzkuren

10 urte daramazkite Aritzkurenen “Plantas aliadas” elkargunea antolatzen. Udako solstizioa aprobetxatuz landarediaren propietateak ezagutu eta haiekin jarabe, xaboi eta ukenduak prestatzeari ekiten diote. Asteburu osoan zehar arlo teorikoan eta praktikoan sakondu ahal izango da giro ezinhobean. Hau aitzakitzat harturik bertako biztanle eta ikastaroaren sustatzaile dugun Xandra Ruiz izan dugu gurean.     Informazio gehiago : […]

Ikasle berriak hartzeko matrikulazio kanpaina abiatu du Agoitzeko Udal Musika Eskolak

Agoitzeko Udal Musika Eskolan ikasturtea modu bikainean amaitu dute bertako musika bandaren egun berezian bere aletxoa jarriz. Hala ere, datorren ikasturteari begira jarri dira, ikasturte berria plangintzatzen hasi behar baita eta horretarako izen emate kanpaina betean sartu dira. Adin-mugarik gabeko musika eskola dugu eta gainera hurrengo ikasturtean musika talde zein txarangak sortzeko berritasuna izanen du […]

Komunikazio ez-bortitza lantzeko ikastaroak izanen dira Agoitzen

Silbia Ortegak emanen du tailerra hau, talde bitartekaritzan aditua eta Gestal teoria humanistako terapeuta. Hainbat urtez formakuntza lanetan ibili eta gero bere ekintzailetza propioa burutzeko aukera ikertzea otu zitzaion eta hor sortu zuen bere proiektua den Erraztebidea. Agoitzeko enpresa haztegian du kokaleku bere proiektuak eta handik garatzen ditu formakuntza eta interbentzio desberdinak. Bere jardueran norbanako […]

Asteburuko ekaitzak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburu gora-beheratsua bizi izan duguna meteorologia ikuspegitik, zenbait tokitan, Zaraitzun zehazki harria bota baitzuen larunbatean David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Asteburuaren errepasoa eginda aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Norberaren sendatze ariketa izanen da Otsagabian larunbatean

Udako solstizioak egitasmo berri baten jaiotza ekarriko du larunbata honetan Otsagabian. Zazpi zitetako egitasmoa dugu “La Sanación de la Bruja” egitasmoa, zeinak norberaren sendatze edo osatzea bilatuko duen solstizioak dakarren energia aprobetxatuz. Egitasmo honen sustatzaileetako bat dugu Estibaliz Rudi Izura “Cuidarte” metodoaren bultzatzailea. Hala ere, energiaz eta ariketez aparte arteak ere edukiko du bere baitan […]

Arkeologiaren inguruko jardunaldiak Artzira iritsiko dira Termen inguruko saio batekin

Nafar Gobernuak eskatu zien Aranzadi Zientzia elkarteko Arkeologia sailari Europako Arkeologia jardunaldien aitzakipean zenbait tokitan topaketa zenbait antolatzea. Egitarauak lehen geldialdia izanen du larunbata honetan Artziko Jauregian, Pirinioetako Erromatar galtzada eta bertako Termak protagonismoa hartuko dutelarik. Jardunaldien aitzakipean Zaldua, Artzi eta Donazaharreko indusketa lanen zuzendaria den Oihane Mendizabal izan dugu gaur gurean. Duela zenbait aste […]

Orreaga Musika Eskolak eta Pipirripi Dantza taldeak Pipinbo emankizuna eskainiko dute gaur Ariben

Orreaga Musika eskolako Konbo taldeak eta Pipirripi dantza taldeak emankizun bateratua eskainiko dute gaur Aezkoako Etxean, Ariben Pipinbo izenburupean. Izenburua Pipirripi eta Konbo batzetik dator eta bertan parte-hartzen duten taldeen izenak alegi. Bertan, musikari eta dantzarien artean 40 bat lagun izanen dira bertaratutakoen gozamenerako. Emankizunaren aitzakipean Iratxe Andueza Rota izan dugu gurean bera izanen baita […]

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteak denetarik izan dugu eguraldiaren ikuspegitik. Bero handiak, ekaitza potenteak ere. Hori bera hasi gara errepasatzen David de Andres lagunarekin. Horren ondoren asteburu honetarako iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian