Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Hauteskunde giroa Pirinioetan

Gaur berri ere izan dugu Ainhoa Elizalderen kolaborazioa gurean. Gaurkoan kontseilarien argazkiak eta elurteak sortutako arazoak izan ditu hizpide eta beti bezala maisuki plazaratu du dena iritzi artikulu baten bitartez. Eta zuek zer uste duzue gaiaren inguruan? Hauteskunde giroa al dario?     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Emakumeek historia duten garrantzia nabarmentzen duen ibilbide gidatua jarriko dute martxan Otsagabian

Gaur proiektu berritzaile bat izan dugu gurean, Zaraitzuko emakumeen historiak hizpide duen gidaririk gabeko ibilaldi gidatu baten sortzailea den Santiago Lesmes izan baitugu gurean. Larunbat honetan ipiniko da martxan ibilbide hau zeinetan bertako emakumeen istorioak ezagutu eta baita bizitu eginen ditugun. Bisita gidatua 9,95€ prezioa dauka eta mugikor zein tableten bitartez erosi daiteke eta norbana […]

Grama erakusketa martxan jarri du Agoitzen Nagore Chivite longidar artista gazteak

Longidako Aos herriko laguna dugu Nagore Chivite. Txikitatik gustatu izan zaio artelanak sortzen ibiltzea, hasieran margolanen bitartez eta ondoren beste espezialitateak lagunduta. Bere zenbait erakusketen lanak barnebiltzen dituen Grama erakusketa antolatu du Agoitzen eta etxean egon izanagatik pozik da. Bere ibilbideaz eta erakusketaz solastu gara gaur berarekin.          Nagore Chivite Irati Irratian:

Hartza eta Tximinoa Auritzeko karrikak hartuko dituzte larunbatean berriz ere

Pandemia alde batera utzita ohiko formatua berreskuratzen dabiltza zenbait ospakizun eta horietako bat dira igautreak edo ihauteriak. Larunbat honetan berriz ere Hartza eta Tximinoa Auritzeko kaleak hartuko dituzte eta bertakoak xaxatzen arituko dira. Honen inguruan Auritzeko bizilaguna den Unai Irigarairekin solastu gara gaurkoan.          Unai Irigarai Irati Irratian:

Pirinioetako idazlumak dantzan jartzeko garaia

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Pirinioetako V. Mikroipuin Lehiaketaren inguruan solasean izan dugu gurean. 100 hitzerainoko istorio laburren lehiaketa litzateke eta parte hartzeko deia luzatu du gaur gurean. Idoia Zabaltza Irati irratian

Munstro arrosa eta azken nobedadeak Auzperriko liburutegian

Berriz itzuli gara Auzperriko Liburutegira Mari Mar Agosen ahotsetik bertako azken berriak jasotzeko.  Gaurkoan azaldu digu zer moduz joan zen Baziren behin 8 liburutegiko lehen tailerra Munstro Arrosa ipuinaren ingurukoa. Baita ere euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu zeinetan 10 lagun batu ziren azken saioan. Mari Mar Irati irratian:

Berdintasunaren inguruko araudia ezagutzeko tailerra antolatu du Pirimakumek Jaurrietan

Pirimakumek larunbat honetarako Berdintasun Barne araudia ezagutzeko hitzaldi eta tailerra antolatu du Sara Ibarrola soziologaren laguntzaz. Bertara, Pirinioetan bizi diren emakumeak daude deituta, batez ere, elkarte desberdinetan lanean dauden horiek, nahiz eta irekia den. Honen inguruan, Pirimakume emakume sareko kidea den Ainhoa Arregirekin izan gara gaurkoan.            Arantxa Arregi Irati Irratian:

Seme-alabekin komunikazioa hobetzeko tailerrak emanen dituzte Erron eta Garraldan

Pirimakume topaketetan jolas bat egiten ezagutu genuen Bienpensar Educacion Emocional-eko Pilar Lopez. Emozioak nola azaldu eta nola garatu lantzen ohi ditu harremanen bitartez eta honetan Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak deitu izan du guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko tailer bi eman ditzan. Lehena ostegun honetan izanen dugu Erroko eskolan eta berak azaldu digu zelan izanen […]

Kapitalismo berdeari ateak ireki dizkio azken Errege Dekretuak

Azken garaiotan ugaritu dira energia berriztagarrien inguruko makroproiektuen aurkezpenak, eraikuntza enpresa zenbaiten izenean. Guzti horiek biztanleengan harridura eta haserrea piztu dituzte eta honezkero zenbait elkarteetan batu dira herriz herri proiektu hauei aurre egiteko. Elkarte guzti hauek Nafarroako Energia Eraldatzen plataformaren baitan kokatu dira. Elkargune honek azken errege dekretuaren inguruan bere kezka eta haserrea adierazi zigularik […]